MUniversitas 17

Editoriala

BELAUNALDIEN ARTEKO LOTURA, LAN EGOKIAREN ERAKUSLE

Unibertsitate baten eskaintza akademikoaren egokitasuna eta arrakasta baloratzeko edo aztertzeko askotariko tresnak daude. Batzuk datu hutsetan oinarritutakoak dira; datu hotzak, numeroei erreparatzen dietenak, ikasle kopurua aintzat hartzen dutenak, ikasketak amaitu ondoren lana aurkitzeko faktoreak aztertzen dituztenak, unibertsitatean egiten den ikerketaren aplikazioa analizatzen dutenak… Era berean, inkestak ere egiten dira, gogobetetasuna aztertzeko irakasle, ikasle eta gurasoen artean. Inkesta horiek ere baliagarriak izaten dira unibertsitatearen tenperatura neurtzeko. Asebetetze mailaren adierazle nagusiak izaten dira horiek. Datu hotz horiek guztiak kontuan hartzen baditugu, esan daiteke Mondragon Unibertsitatea punta-puntako erakundea dela.

Badira, ordea, beste era bateko faktoreak, beste hamaika adierazle, balio dutenak unibertsitate baten eskaintza akademikoa eta erakundean egiten den lana baloratzeko. MUniversitas aldizkariaren zenbaki honetan, adierazle subjektibo horiek zeintzuk diren aztertu nahi izan ditugu. Pertsonen arteko harremanetan oinarritzen direnak, familietan, guraso eta seme-alabetan. Jabier Retegik dio katea ez dela eten, eta MUn oso adierazgarria dela belaunaldien arteko lotura hori.

Ikasle eta irasleak izan zirenen seme-alaba askok aukeratu dute MU ikasketak egiteko, eta horrek berebiziko garrantzia du. Erakusten dute belaunaldien arteko jarraikortasuna, ohitura kooperatibo baten transmisioa, ideien garapena, proiektuarekiko konfiantza… zentzu horretan guztietan katea ez da eten.

Ikasle eta irasleak izan zirenen seme-alaba askok aukeratu dute MU ikasketak egiteko, eta horrek berebiziko garrantzia du. Erakusten dute belaunaldien arteko jarraikortasuna, ohitura kooperatibo baten transmisioa, ideien garapena, proiektuarekiko konfiantza… zentzu horretan guztietan katea ez da eten.

Gure unibertsitatearen osasuna ona da, hobetzeko faktoreak asko dira, baina Gaztañaga, Sanzberro edo Zenarruzabeitia familien adibidea oso aproposa eta motibatzailea da aurrera segitzeko lanean. Asko dira ikasketak MUn egin ondoren, euren egiteko profesionala bertan garatu dutenak eta seme-alabak Mondragon Unibertsitatean ikastera erakarri dituztenak. Arlo honetan ere, gure unibertsitatea punta-puntako erakundea dela esan dezakegu.