Muniversitas4

MU kirol zerbitzua

Hamar aholku gogoan hartzekoak jarduera fisikoa modu jarraian egiteko

Hamaika zientzia ikerketak erakusten digute jarduera fisiko jarraiak ondorio onak dituela osasunean.

Hor dator lehen ikasgaia: jarduera fisikoa eguneratua izan behar da, ezin gara antzinako errentatik bizi. Ez dezagun, beraz, gorputza lokartzen utzi, kosta egingo zaigu-eta berriz ere esnatzea.

Kirol jarduera alde batera uztea errealitate bat da eta unibertsitatea horren erakusle ere bada. Unibertsitate adinean dauden ikasleek ere alde batera uzten dute kirola portzentaje handi batean.

Actividad física continua, diferentes investigaciones científicas demuestran que la actividad física continuada tiene consecuencias positivas en organismo. Diez consejos para mejor planificar la actividad física.

Zer egin dezakegu? Hona hemen zenbait estrategia, arike- ta fisikoa alde batera ez uzteko.

  1. Entrenatu zaitez lagun, talde edo entrenatzaile batekin. Beste batekin kirola egiteko hartzen duzun konpromisoak lagunduko dizu hitza betetzen.
  2. Lortzen duzunean zenbait entrenamendu barneratzea, oparitu zerbait zure buruari.
  3. Sinatu “kontratu bat” beste norbaitekin eta hartu konpromisoa astean bi-hiru egunean entrenatzeko.
  4. Idatzi eguneroko bat entrenamendu saioen inguruan. Begi bistan ipintzea zenbateraino hobetu dugun, motibazio ona izan daiteke aurrera segitzeko.
  5. Ezarri epe motzerako helburuak, baina errealak eta konkretuak izan daitezela. Bete ezin direnek kikildu besterik ez dute egiten.
  6. Ez aspertzeko, sartu elementu berriak zure entrenamenduetan.
  7. Sartu ariketa fisikoa zure laneko agendan (langileak) eta zure etxeko lanetan (ikasleak). Eta bete.
  8. Jokatu ariketa fisikoaren bolumen eta intentsitate kontzeptuekin. Intentsitate handiarekin hasteak eraman zaitzake ariketa uztera.
  9. Ondoan izan beti zerrenda bat, ariketa fisikoaren onurak dituena.
  10. Mondragon Unibertsitatearen kirol zerbitzura etorri eta atea jo lasai asko. Gu prest gaude. Beraz, abia gaitezen.

Volver al indice