Muniversitas4

GEP: Goi Eskola Politeknikoa

Ingeniaritzako proiektuak atzerrian: esperientzia aberasgarria

2005-2006 Ikasturtean Gepeko Ingeniaritzako 30 ikaslek atzerrian egin dute karrera amaierako proiektua. horietatik hiru ikaslek kontatu digute euren esperientzia.

Xeber Loyola Mallabiabarrena eta Markel Etxaburu Bilbao Industri Antolakuntzako ingeniaritza ikasleek Txekian egin dituzte karrera amaierako proiektuak, Cikautxo CZ enpresan. Xeber-en proiektuak bilatu du kautxozko produktuen errentagarritasuna hobetzea.

Horretarako, bertako langileekin batera jardín behar izan du talde lanean. “Lan egiteko era, hizkuntza, pertsonen arteko erlazioak, ohiturak… dena zen hasiera batean desberdina. Denborak aurrera egin ahala, egokituz joan naiz eta gauza asko ikasteko aukera izan dut, besteak beste txekiar hizkuntza” esaten du. “Ia urtebete pasatuta, oso pozik nago Txekiara etorri izanaz.

Benetan herri interesgarria da hau, eta hemen izandako esperientzia oso baliagarria izan da ulertzeko Europa Ekialdeko errealitatea” azaltzen du.

Markel-en proiektua izan da hornitzaileak aurkitzea Ekialdeko herrialdeetan. “Txekiako jendearen kultura edo ohiturak hasiera batean antzekoak diruditen arren, gero nahiko ezberdinak dira gureekin konparatuta. Aipagarriena, negua. Sekula ez dut horrenbeste elur batera ikusi, eta hain luzaro“, aipatzen du. Biak lanean geratuko dira proiektua egin duten enpresetan.

Jon Agirrek lovainan egin du karrera amaierako proiektua, IMEC (interuniversity microelectronics center) ikertegian.

Jonek "3D Integration“ teknika berria erabili du, zenbait aplikazio eraikitze aldera Microelektronikan erabiltzeko. Teknika berri hori posible egiteko erabili behar dira siliziozko wafer edo obleak oso finak. “Nik aztertu behar izan dut zer kalte reagiten duten wafer horietan leuntzeko prozesuek, eta azkenean aukeratu kalte gutxien eragiten duena”. Esperientzia aberasgarria izan da berarentzat, eta erabaki du bertan geratzea master bat egiteko

Volver al indice