Muniversitas4

Doktore Tesiak

Gero eta irakasle gehiago egiten ari dira doktore tesiak

Mondragon Unibertsitateak erronka asko ditu gerora begira, baina bi bereziki: ikerkuntza garatzea eta irakasleen prestatakuntza etengabe hobetzea. Horren harira, azken urteotan sekulako bultzada eman zaio doktore tesiak irakurtzeari.

Unibertsitateak berak ezinbestekotzat jotzen duelako, eta Europak hori eskatzen duelako, M.U. baliabide handiak ipintzen ari da bere irakasleak doktorego programetan sartu eta prestakuntzamaila jaso dezaten. Hori dela eta, lau doktorego programa abiatu ditu esparru hauetan: Ingeniaritza, Enpresa Kudeaketa Aurreratua, Hezkuntza, eta Kooperatibismoa eta Gizarte Ekonomia.

Bestalde, gero eta ikasle zein irakasle gehiago ari dira doktore tesiak aurkezten: joan den ikasturtean, sei. Ekaina eta iraila bitartean hiru doktore tesi aurkeztu ziren Mondragón Unibertsitatean bertan, hirurak ingeniaritzan, eta GEPeko ikasleek eginda.

Beste hiru tesi bukatuta daude, noiz defendatuko zain. Eta aurrerantzean, gero eta gehiagoizango dira horrelakoak, urtero-urtero jende gehiagok ematen baitu izena doktorego ikastaroetan, denak prest laupabost urteko lan sakona egiteko. Metodologia irakasten zaie lehendabizi doktore gaiei, ikas dezaten nola landuko duten ikerkuntza, nola birmoldatu etengabe eta nola aurkeztu, kontuan izanda goi mailako ikerkuntza lan bat izango dela, eta sistema akademikoaren oniritzia jaso behar duela. Hona hemen uda honetan Mondragon Unibertsitatean aurkeztutako hiru doktore tesiak, laburtuta:

  • 1. GEP: calidad de servicio en redes de sensores

La tesis se concreta en el problema de la calidad del servicio(QoS) en redes de sensores con control distribuido. Estudia los efectos del principio de STDMA en varios parámetros fundamentales del QoS, y compara de modo completo estos índices para dos estructuras: la estructura convencional basada en un control completamente distribuido, y una segunda basada sobre agrupación de nodos (clustering).El estudio obtiene conclusiones claras con respecto a la arquitectura clusterizada .

IMANOL MARTINEZ

Análisis de la calidad de servicio en redes de sensores STDMA con control pseudodistribuido.

 

  • 2. GEP: web services aplikazioen arteko komunikazio ereduak

2001. urtean software industrial W3C-ren babespean aplikazio heterogeneoen arteko komunikazio eredu baten oinarriak ezarri eta Web Service deitzen diote. Fabrikatzaileen interesak baztertuz, tesiaren ekarpen nagusia da adopzio teknologikoaren gida izatea. Helburu hau betetzeko ikerkuntza hiru eremu hauetan bideratu da: teknologia, erabilgarritasuna eta interoperatibitatea

JON KEPA GERRIKAGOITIA

Web Services aplikazioen arteko komunikazio eredu bezala. Erabilgarritasuna, interoperatibitatea eta adopzioa.

 

  • 3. GEP: rendimiento de aplicaciones con formato xml

Impulsado por el esfuerzo de los fabricantes de SGBD, los SGBD’s existentes han añadido soporte para XML. En paralelo se han desarrollado sistemas nativos en XML denominados NXD, ambos en la industria y en el ámbito académico. El estudio comparativo de rendimiento de estos enfoques tiene un relevante interés científico. Por ello se ha implementado un Benchmark que es la Piedra Roseta para obtener la mejor solución de gestión para aplicaciones con datos en formato XML.

AINHOA SERNA NOCEDAL

Benchmark para la decisión del almacenamiento óptimo de XML en sistemas de gestión de base de datos XML.

Desafíos para el futuro

Entre los desafíos de M.U., destacan dos: el desarrollo de la investigación y la mejora de la formación continua del profesorado. Consecuencia lógica de ambos es que cada vez más profesores están ultimando sus tesis doctorales.


Volver al indice