Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

profesionalentzako prestakuntza

formación para profesionales

professional learning space

Pertsonen Garapena eta Taldetako Lidergoan Aditua

Programa honek jarraitzen du, prozesu hezitzaile eta berritzaile baten bitartez, parte-hartzaileak lider hobeak izatea, hazteko eta hobetzeko aukerak esploratuz eta aurkituz. 

Gaia
Lidergoa eta Pertsonen Kudeaketa
ECTS/orduak
312 ordu
Tokia
Oñati
Hizkuntzak
Gaztelania
Modalitatea
Erdi-presentziala

Helburuak

Programaren helburu nagusia hau izango da: batetik, zuzendariek eta talde arduradunek lidergo kolaboratzaileen gakoak garatzea eta integratzea eta betetik lidergo mota hau euren proiektu profesional eta pertsonaletan ezartzea.

Helburu orokor hau horrela lortzen da:

  • Nork bere burua ezagutuz eta garatuz, gizaki eta erakunde fenomenoen behatzaile ahaltsuago bihurtu ahal izateko.
  • Lan-taldeetan marko paregabea sortuzbatera bilakatzeko lidergo eraginkorrago eta motibatzaileago baterantz.
  • Taldeetan ekintza berriak bultzatuz errendimendua hobetzeko. Honekin, euren enpresa kudeaketaren eta kudeaketa publikoaren emaitza bikainak lortu nahi da.
  • Erakundeetan ematen diren fenomenoen ikuspegi sistemikoa aurkituz.
  • Indibidualki eta komunitatean lidergo konpetentziak ikasteko metodologia integratuz.

Nori zuzendua

Programa honek jarraitzen du, prozesu hezitzaile eta berritzaile baten bitartez, parte-hartzaileak lider hobeak izatea, hazteko eta hobetzeko aukerak esploratuz eta aurkituz. Guzti hau lidergo kolaboratzaile esparruan emango da eta pertsona izango du oinarri; bera izango baita gure bizitzetan eta erakundeetan aldaketak ekarriko dituena.

Egitaraua

Pertsonen garapen eta taldeetako lidergoen aditu ikastaroa bi modulutan banatzen da:
I. MODULUA:
LIDERGOAREN ETA TALDE LANAREN KONPETENTZIA GENERIKOAK.
Beharrezkoak diren konpetentziak garatzen dira, maila pertsonalean nahiz talde mailan. Hurrengo konpetentziak landuko dira: entzutea, eredu mentalak, emozionalitatearen kudeaketa, ekintzen koordinazioa, elkarrizketen diseinua, ikuspegi sistemikoa, gorpuztasuna, etab.
II. MODULUA:
ADITU PROGRAMAREN AZKEN PROIEKTUA
Parte-hartzaile bakoitzak programan zehar lortutako ezaguerak eta konpetentziak kontsolidatuko ditu. Horretarako kurtso amaieran erakutsi eta defendatuko duen proiektu bat landuko da.

Metodologia

Ikaslea bere garapen eta ikasketaren ardatz bihurtzen da eta horri esker ikasgelako eduki eta ekintzen aplikazioa bere esperientzian du abiapuntua.

Programak elkarrekin erlazionatutako ikasketa-gune osagarri desberdinak ditu:

  • Bizitegi tailerrak.
  • Ikasketa komunitatea taldeka, programa guztian zehar.
  • Banakako lana, irakurketen bidez eta online praktikak eginez.
  • Taldearen coaching saioak eta pertsonalak, eta biak coach profesionalekin.

Esku-hartzea hurrengo arloetan garatuko da: emozionala, gorputzarena, hizkuntzalaritza eta sistemikoa.

Egutegia

2017ko otsailetik abendua bitartean

Irakasleak

EVA ALEJO, Filosofian eta Heziketa Zientzietan Lizentziaduna. Psikologia Klinikoko Masterra. Psikologia Juridikoko Masterra. Coach Ontologiko Seniorra.
AGURTZANE BENGOA*, Kimika Zientzietan Lizentziaduna. Polimeroetako espezialitatea. Enpresa-Coach Ontologikoa. Biodantza-Irakaslea. Erakunde Konstelazioetako Formazioa, Taldeetan eta CoachSistemikoan ziurtatua.
JULIO CANTÓN, Programako Aholkularia. Filosofia eta Letretan, eta Psikologian Lizentziaduna. Coach Ontologiko Seniorra. Erakunde Konstelazioetako Formazioa, Taldeetako eta CoachSistemikoan ziurtatua.
UNAI ELORZA, Psikologian Doktorea, irakaslea eta Estrategian eta pertsona-Garapenean ikertzailea.
JUAN FELIX GARCÍA*, Ingeniaritza Industrialeko Doktorea. Enpresa-Coach Ontologikoa. Gorputz eta Emozioen Coach Seniorra. Erakunde Konstelazioetan eta CoachSistemikoan Ziurtatua.
JOSE LUIS GONZÁLEZ VADILLO, Enpresetako Kontsultorea. Coach Ontologiko Seniorra. CoachSistemiko Ziurtatua.
HERVÉ GRELLIER*, Management Graduondoa. Gai psikosozialetan espezialista. Enpresa-Coach Ontologikoa. . Erakunde Konstelazioetako Formazioa. Taldeetan eta CoachSistemikoan ziurtatua. BionergeticaPractitioner.
IÑAKI IDIAZABAL, Psikologian Lizentziaduna. Coach Ontologiko Seniorra. Gorputz eta Emozioen Coach Seniorra. Erakunde Konstelazioetan eta CoachSistemikoan Ziurtatua. PNL Neurolinguistika Programazioan Practitioner.
YOLANDA LEKUONA, Informatikako Lizentziaduna. Adimen Artifizialeko Postgradua. Enpresa-Administraziokopostgradua. Enpresa-Coach Ontologikoa. Otalora-ko zuzendaria (MONDRAGON Taldearen Formakuntza Zentroa)
DEIANE MADINABEITIA, Filologia Ingelesa eta Euskal Filologian Lizentziaduna. Giza Baliabideetako Postgradua. Enpresa-Coach Ontologiko Seniorra. Erakunde Konstelazioetan eta CoachSistemikoarengan Ziurtatuta
EDUARDO PASCUAL*, Antolaketa Industrialeko Ingeniaria. Pertsonen Kudeaketan Graduondoa. Enpresa-Coach Ontologikoa. Erakunde Konstelazioetan eta CoachSistemikoan Ziurtatua.
* ENPRESAGINTZA MU-ko irakaslea eta ICF-ren kidea (International CoachFederation)

Matrikula

Aurreinskripzioa
• Inskripzio orriaren eskaera
• Banakako elkarrizketa informatiboa eskaintzen da.
Matrikula
Epea zabalik urtarrilak 15 arte

Koordinazioa

JOSE LUIS ABAUNZ, MONDRAGON UNIBERTSITATEkoEnpresagintza Fakultateko Graduondo eta Etengabeko Prestakuntza Koordinatzailea.
, Pertsona eta Taldeen Coach Masterreko Koordinatzailea.
AGURTZANE BENGOA, pertsonen garapena eta taldeetako lidergoan aditua ikastaroaren koordinatzailea.

Prezioa

5600 euro