Profesionalen prestakuntza

Kooperatibagintzan Aditu Diploma

ECTS/orduak

10 ECTS

Egutegia

Galde egiguzu

Tokia

Eskoriatza

Hizkuntza

Gaztelania

Modalitatea

Erdi-presentziala

Prezioa

3.700 €

Aurkezpena

LANKI Kooperatibismoaren Ikertegiak eta Mondragon Taldeko Otalorak elkarlanean abian jarritako aditu honek bultzatu nahi du, batetik,  transmisio gaurkotu bat kooperatibagintzaren ideia eta praktikarena eta, bestetik, sustatu kooperatiben proiektu sozio-enpresarialak.

NABARMENDUAK

Ikastaro amaierako proiektu praktiko eta aplikatua sortuko duzu

40 kooperatiba desberdinetatik etorritako 280 ordezkari baino gehiagok parte hartu dute

Kooperatiben proiektu sozio-enpresariala garatzeko ezagutza eta tresnak eskturatuko dituzu

Praktikak elkarbanatzeko eta hausnarketa sustatzeko gunea

KONTAKTUA

 

Harremanetarako
pertsona


Ext.: 5213

Helburuak

Helburu nagusia:

Partaideen kooperatibaren Proiektu Sozio-Enpresariala indartzen lagundu nahi du formazio honek, dimentsio kooperatibo edo sozialaren garapenean begirada jarriz. Horretarako, ikasleari lan tresnak eta estrategiak eskaini nahi dizkio aditu titulu honek.

Gaur egungo errealitate konplexua eta bere erronkak kontuan izanik, ikasta- roak kooperatibaren proiektuari ekarpena egin nahi dio begirada integral batetik, identitate eta praktika kooperatiboa aztertu eta elikatuz.

Helburu zehatzak:

  • Errealitate kooperatiboa ulertu eta aztertzeko ikasleari ezagutza teoriko-praktiko sendoa ematea.
  • Kooperatiben Proiektu Sozio-Enpresarialaren garapenerako ezagutza eta erremintak eskaintzea.
  • Kooperatiba ezberdinetako partaideen artean gogoeta bultzatzea eta prakti- ken elkartrukerako abagunea sortzea.
  • Kooperatibaren Proiektu Sozio-Enpresariala indartzeko proiektu praktiko bat garatzea.

 

Nori zuzendua

Aditu-titulu hau dago zuzenduta, bereziki, ondoko kolektiboei:

Kooperatibako organo sozial eta exekutiboetako kideei.

Proiektu kooperatiboa bultzatzeko potentziala eta sentsibilitatea duten pertsonei.

Bere burua kooperatibismoan janzteko gogoa duen orori.

Programa

Materiak

  • 1.  modulua. Kooperatibagintza XXI mendean eta Arrasateko Kooperatiba Esperientzia.
  • 2. modulua. Gobernantza Kooperatiboa: Demokrazia eta Interkooperazioa.
  • 3. modulua. Erakundeen Kultura eta Pertsonak Lankidetzan.
  • 4. modulua. Kooperatibismoa eta Eraldaketa Soziala.

Metodologia

Metodologiari dagokionez, perspektiba hirukoitz batetik helduko diogu kooperatibismoari: lehenik, teoria eta ezagutza sakonduz; bestetik, kooperatibismoan bizipen eta praktika metatua duten protagonisten zuzeneko lekukotzak trukatuz; eta hirugarrenik, kooperatibisten artean hausnarketa eta elkarrizketarako tarteak zabalduz.

Irakasleak

Moduluen arduradunak:

  • Aitzol Loyola.
  • Leire Uriarte.
  • Ainara Udaondo.
  • Ion Lezeta.
  • Oier Imaz.

Matrikula

Izen-ematea: inskripzioa online egin beharko duzu.

Izen emateko epea: 2022ko apirilaren 1etik irailaren 9ra.

Matrikula egiteko epea: 2022ko irailaren 15ean eta 16an.

Zalantzak badituzu email honetara idatzi:

idazkaritza.huhezi@mondragon.edu

Koordinazioa

Ion Lezeta

ilezeta@mondragon.edu

943 71 41 57 (Luzapena: 5213)

Erakundea

Ikastaroa antolatuda dago, elkarlanean, Mondragon Unibertsitateko LANKI Kooperatibismoaren Ikertegiaren eta Mondragon Taldeko Gestio Sozialarekin-Otaloraren artean.

Lekukotzak

“Adituko esperientziatik pasatzea norberaren erakundearen kultura nolakoa den hobeto identifikatzen lagundu dit eta kultura kooperatibo batera hurbiltzeko pistak eman dizkit, beti pertsonaren figura erdian egonik eta ondo eginiko lanak duen garrantzia goraipatuz”.

“Kurtsotik pozik irten naiz, proiektu kooperatiboarekiko ezagutza eta konbentzimendua indartuta. Honek, nire kooperatibako beste pertsonei ikastaroan bizi eta ikasitakoa transmititzeko aukera ematen dit.”

“Testuinguru formal batean kooperatiba ezberdinetako pertsonak ezagutu eta esperientziak konpartitzeko aukera dudan lehen aldia da”.

“Kooperatibak bizi dugun egoera kontuan izanik behar beharrezkoak dira pertsona motibatuak, konprometituak eta kooperatibarentzako lan egiteko prest daudenak eta horrelako ikastaroak zentzu honetan laguntzen dute”.

“Kooperatibista izakeran kontzienteago egin nauela uste dut, eta gaur egungo erronkei aurre egiteko jarrera aldaketarako grina piztu dit.”

Praktikak eta proiektua

Ikasleek proiektu bat landuko dute, ikasitakoa kooperatibetan modu prakti- koan gauzatu dadin.

Kurtso bukaerako lan honek kooperatiba bakoitzaren Proiektu Sozio-Enpresarialak duen behar eta erronka zehatz batekin lotura izango du. Proiektu bakoitzak, Mondragon Unibertsitateko LANKI Kooperatibismoaren Ikertegiko irakasle baten tutoretza izango du.

Hona hemen, adibide gisa, aurreko urteetan aurkeztutako proiektu batzuk:

  • “Bazkide Berrientzako Harrera Planaren diseinua” .
  • “Eraldaketa Soziala lantzeko bide berri bat”.
  • “Kontseilu Sozialerako kideentzako eskuliburua”.
  • “Proiektu sozio-enpresariala: dimentsio kooperatiboa eta soziala organoetan kudeatzeko sistematika”.
  • “Parte-hartze instituzionalaren mapa: komunikazio kanalen analisia”.
  • “Kooperatibaren eraldaketa prozesua: pertsonen motibazio, jarrera eta konportamentuen azterketa”.

Prezioa

Alumni elkarteko kideek %10eko deskontua izango dute ikastaro honetan.

3.700 € (bazkariak eta materialak barne).


Agian hauek ere interesatuko zaizkizu...

Mondragon Esperientzia Kooperatiboaren Gakoak
Gaztelania - Ingelera - Online
75 ORDU
Enpresa Kooperatiboen Kudeaketan Espezializazio Ikastaroa
400 € Gaztelania - Aurrez aurrekoa
Oñati / 135 ORDU