Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

profesionalentzako prestakuntza

formación para profesionales

professional learning space

Kirol-hezkuntzaren Berrikuntzan Aditu Titulua

Tituluak kirol esparruan pertsona anitzekin eta testuinguru anitzetan arituko den profesionala formatuko du. Profesionala ikuspegi berritzaile batetik abiatuko da pertsonen garapen integrala bultzatzeko eta gizarte inklusiboago bat.

Gaia
Hezkuntza
ECTS/orduak
250 ordu
Egutegia
2017/10/26 - 2018/05/05 Osteguna
Ordutegia
17:00-21:00
Tokia
Eskoriatza
Hizkuntzak
Euskara
Modalitatea
Aurrez aurrekoa

Helburuak

Aditu titulu honek kirol esparruan pertsona anitzekin eta testuinguru anitzetan arituko den profesionalaren formazioa bilatzen du. Profesional hori ikuspegi berritzaile batetik abiatuko da pertsonen garapen integrala bultzatzeko eta gizarte inklusiboago bat eraikitzen laguntzeko.

Jakina denez, elite kirola, kirol konpetitiboa eta errendimenduari begirako kirolaren ereduak jarduera fisiko guztiak zipriztintzen ditu gaur egun, baita hezkuntza esparruan egiten direnak ere. Gizarteak eredu hezigarria eta ikuspegi soziala duena eskatzen du, eta eredu horren printzipioak ezarrita daude dagoeneko, baina hainbat urrats eman behar dira oraindik errealitatera eramateko. Aditu tituluak helburu hori lortzeko ezagutza eta tresnak eskaini nahi ditu. 

Garatuko diren konpetentziak

  • Pertsonen garapen integralari begira proposamen didaktiko berritzaileak diseinatzea, garatzea eta ebaluatzea.
  • Bere jarduera etengabe hobetzen duen profesional gogoetatsua izateko estrategiak aplikatzea.
  • Jarduera fisikoa eta kirola gizartea eraldatzeko tresna bezala erabiltzeko estrategiak garatzea, honako esparruetan hain zuzen: kulturaniztasuna, aniztasun sozioekonomikoa, generoa eta aniztasun afektibo-sexuala, elkarbizitza eta euskararen normalizazioa.

Nori zuzendua

Kirol eta hezkuntza munduko profesionalei honako esparruetan:

Gorputz hezkuntzan eta eskola-kirolean, administrazioaren kirol sailetan (Eusko Jaurlaritza, foru aldundiak, udalak, mankomunitateak), kirol enpresa eta erakundeetan, kirol elkarte zein federazioetan, aisialdiko jarduera eta ekintzak antolatzen dituzten elkarteetan, hezkuntza eragileez osatutako foro eta lan-taldeetan, komunitatearen garapenarekin lotutako proiektuetan…

Kirola tresna moduan

Kirol jarduera tresna baliotsua da pertsona guztiek haien bizi kalitatea hobetzeko. Tresna hori modu inklusiboan eta integralean ulertzen dugu: pertsona guztiak desberdinak diren kontzientziatik abiatuta, hezitzaileok ume, gazte eta heldu bakoitzaren ezaugarriak, premiak eta egoerak kontuan hartzen ditugu. Bestalde, azkeneko urteotan kirolaren didaktikaren arloan garatu den jakintza baliatzen dugu jarduera berritzaileak proposatu eta gauzatzeko.

Kirola, bestalde, tresna eraginkorra da gizarte konpromisoarekin lotuta, baldin eta helburu hori egoki kontuan hartzen bada diseinatzen eta burutzen diren jardueretan. Sobera ezaguna da kirolaren balio erantsia hainbat esparrutan: komunitatean parte-hartzean, kulturartekotasunean eta integrazioan, desberdintasun sozio-ekonomikoen aurrean, genero-trataeran, euskararen normalizazio-prozesuan, bizikidetzan eta aniztasunaren trataeran oro har.

Egitaraua

Metodologia

  • Saio presentzialak. Irakasle adituek saio teoriko-praktikoak emango dituzte. Metodologia dinamikoa eta parte-hartzailea izango da.
  • Praktika eta esperientzia interesgarriak. Saioetan landutakoa osatzeko, eskola-kirolean zein gorputz-hezkuntzan arituak eta adituak diren pertsonen eta taldeen ekarpenak izango dira, bertatik bertara. Halaber, erakunde batzuetara bisitak ere izango dira.
  • Gogoeta- eta eztabaida-mintegiak. Gaiak modu parte-hartzailean lantzeko foroak izango dira. Foro horietan hainbat gairen inguruko gogoeta eta eztabaidak bultzatuko dira, ekintza-ikerketa mintegien bitartez. 
  • Proiektua. Ikasketetan zehar parte-hartzaile bakoitzak proiektu bat garatuko eta idatziz jasoko du (banaka edo taldean) eta kurtso bukaeran aurkeztuko du. Proiektua aurrera eramateko tutore baten laguntza izango du.
  • Praktikaldia. Kirol-erakunde batean praktikak egiteko aukera izango dute ikasleek, ikasitakoarekin loturak egiteko eta proiektua garatzeko. Nork bere lantokian praktikak egitea posible izango da.
  • Jarduera ez presentzialak. Adituaren atal garrantzitsu bat bertaratu beharrik gabe egingo da eta ikasleak zenbait jarduera gelatik kanpo burutuko ditu (irakurketak, behaketak, ariketak…).

Egutegia

    • Hasi: 2017eko urriaren 26an.
    • Amaitu: 2018ko maiatzaren 5ean.

Bukaerako lanen aurkezpena ikasleekin adostuko da.

Saio presentzialak

Ostegunetan, 17:00etatik 21:00ak arte.

ECTS/orduak 

  • 10 ECTS (250 ordu):

100 ordu presentzial.

125 ordu praktikak eta bukaerako lana egiteko.

25 lan ez presentzialetan (irakurketak, ariketak…).

Moduluka

Aukera dago modulu solteak egiteko.

Irakasleak

  • Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateako irakasleak (Mondragon Unibertsitatea).

  • Athlon Kooperatiba Elkarteko irakasleak.

  • Beste aditu batzuk.

Matrikula

Matrikula epea: 2017ko ekainaren 15etik urriaren 22a.

Matrikula egiteko formularioa.

Matrikula formularioa helbide honetara bidali beharko duzu: jurbieta@mondragon.edu

Jaione Urbieta

Kudeaketa administratiborako arduraduna

+34 943 714188 (5124 luzapena)

 

 

 

Koordinazioa

Izaskun Uribesalgo

  • iuribesalgo@mondragon.edu
  • 943 71 41 88  (Luz. 5221)

Amelia Barquín

  • abarquin@mondragon.edu
  • 943 71 41 88 (Luz. 5139)

 

Ate irekiak

Eskoriatzako campusean

  • 2017ko ekainaren  5ean (astelehena). Eskoriatza. 18:30etan.
  • 2017ko ekainaren  15ean (osteguna). Eskoriatza. 18:30etan.
  • 2017ko irailaren  7an (osteguna). Eskoriatza. 18:30etan.

Prezioa

Aditu titulu osoa: 2.500 €

Modulu bakoitzak:

  • 3 saiokoak 350 €
  • 4 saiokoak 450 €

Hiru kuotatan banatuko da ordainketa: matrikula egiterakoan eta 2018ko urtarrilean eta martxoan.

Informazio gehiago

Graduondo honetaz gehiago jakin nahi baduzu, irakurri Naiz agerkarian koordinatzaileei egindako elkarrizketa.

Honetan ere interesa izan dezakezu