Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

profesionalentzako prestakuntza

formación para profesionales

professional learning space

Irakasleentzako Gradurako Egokitze Kurtsoak

Kurtso honek ematen die aukera Magisteritzan diplomadunei gradu titulua eskuratzeko. Izan ere, Graduko Egokitze Kurtsoa eginez gero, irakasle ikasketak dituztenak pasatuko dira Hezkuntzan gradua izatera, hau da, Goi Mailako ikasketak izatera.

Gaia
Hezkuntza
Tokia
Aretxabaleta
Hizkuntzak
Euskara
Modalitatea
Erdi-presentziala

Helburuak

Ikasketa hauen xedea da diplomatura titulua daukatenei gradu titulua lortzeko aukera ematea, eta aldi berean ikasketak norberaren bizimoduarekin uztartzeko erraztasunak ematea. Blended modalitatea mixtoa da, alegia, on-lineko ikasketak eta presentzialitate mugatua uztartzen dira.

Aurrez aurreko eskolak Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean izango dira, bi astetik behin, arratsaldez (18:00-21:00 bitartean). Horrez gain, izango dira bestelako saio batzuk ere materiak ebaluatzeko.

Nori zuzendua

Irakasle ikasketetan diplomatuak, hau da, irakasleak izan behar dira. Hauetariko titulu baten jabe izan behar da:

  • Irakasle titulua, espezialitatea edozein dela ere. (RD 1440/1991)
  • Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko irakasle titulua, espezialitatea edozein dela ere.
  • Lehen Hezkuntzako irakaslea (1967ko ikasketa plana)
  • Lehen Hezkuntzako irakaslea (1950eko ikasketa plana)

Matrikula

Inskripziorako epea 2016ko azaroaren 7tik 2017ko ekainaren 30era izango da. Ez-ohiko epea 2017ko uztailaren 1etik irailak 5era.

Onartuen jakinarazpena: 2017ko uztailaren 3an egingo da. Aldi berean, hizkuntza-proba egin behar dutenei korreo elektronikoz probaren hitzordua komunikatuko zaie.

Matrikula egiteko ohiko epea: 2017ko uztailaren 4an.

 

Koordinazioa

Nagore Ipiña

Ate irekiak

Aretxabaletako campusean (Otalora, 29. Aretxabaleta).

  • 2017ko maiatzaren 6an, larunbata, 11:00etan.
  • 2017ko ekainaren 15ean, osteguna, 18:00etan.

Izena eman.

Antolamendua

Norberak dituen helburuen arabera, hainbat aukera eskaintzen ditugu:

Laburpen-taula honetan ikus daitekeen moduan, aukera edo egokitze kurtso bakoitzari kreditu kopuru zehatza dagokio, jatorrizko titulazioaren eta helburu den titulazioaren araberakoa.

 

Onarpen baldintzak eta prozesua

Inskripzioa egiterakoan egiaztatu behar diren hizkuntza-mailak hurrengoak dira:

Euskara-maila: C1

C1 maila egiaztatzen ez dutenei hizkuntza-proba bat egingo zaie (47/2012 DEKRETUA, apirilaren 3koa).
Probaren tasa 50 €-koa izango da.

Ingeles- maila: B1

B1 maila egiaztatzen ez dutenei hizkuntza-proba bat egingo zaie (Orden ECI/3857/2007; Orden ECI/3854/2007).
Probaren tasa 50 €-koa izango da.

Nola egiaztatzen da hizkuntza-maila?

Euskara

  • EGA agiria edo dagokion Hizkuntza eskakizuna (Administraziorako PL3; Hezkuntzarako PL2)
  • HUHEZIn diplomatura eginda edukitzea
  • Diplomatura HUHEZIn egin ez bada, baina bai euskaraz, 47/2012 DEKRETUAk dioenaren arabera

Dekretuaren erreferentzia

Ingelesa

  • HUHEZIn diplomatura eginda edukitzea
  • PET, FIRST edo goragoko egiaztagiria

Aginduen erreferentzia

Lehen Hezkuntzako Atzerriko Hizkuntzaren ibilbiderako hasierako hizkuntza-eskakizuna beste ibilbideen berdina bada ere, ikasketen bukaeran, berriz, B2 mailaren akreditazioa beharko da lanean aritzeko (RD 1594/2011).

Dekretuaren erreferentzia

Materiak edo ikasgaiak euskaraz egingo dira. Salbuespenak:

- Lehen Hezkuntzako 1. eta 3. multzoetako kurtsoetan ingelesez materia bat dago.

- Haur Hezkuntzako 1. multzoko kurtsoan ingelesez 2 materia daude, eta 3. multzoko kurtsoan, bat.

- Atzerriko Hizkuntzako ibilbideko materia espezifiko guztiak ingelesez egingo dira.

Prezioa

2017-18 ikasturterako prezioak:

  • Sarrera kuota: 900 €
  • Kreditu bakoitzaren prezioa:  90 €

Prezio hauek behin-behinekoak dira, Errektore Kontseiluaren onarpenaren faltan.

Ordainketa: Matrikula egiterakoan sarrera kuota ordainduko da. Ikasturte horren kredituen kopuruari dagokion zenbatekoa bederatzi kuotatan ordainduko da, urritik ekainera.