Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

profesionalentzako prestakuntza

formación para profesionales

professional learning space

Hezkuntzan beste gradu bat edo beste aipamen bat

Ikastaro honek aukera ematen du Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan bigarren gradu edo aipamena modu erdi presentzialean egiteko. Modalitate horrekin egokitu ahal izango dituzu ikasketak zure erritmora, prozesuan zehar saio presentzialak tartekatuz.

Gaia
Hezkuntza
Tokia
Aretxabaleta
Hizkuntzak
Euskara
Modalitatea
Erdi-presentziala

Nori zuzendua

Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan graduatuak (Humanitate eta Hezkuntza Zientzia Fakultatekoak zein kanpokokoak).

Matrikula

Inskripziorako ohiko epea 2016ko azaroaren 7tik 2017ko ekainaren 30era izango da. Ez ohiko epea berriz, 2017ko uztailaren 1etik irailaren 5era izango da.

Onartuen jakinarazpena:

  • HUHEZIko ikasle ohiak eta 2016-2017 ikasturte aurretik graduatuak: 2017ko uztailaren 4an.
  • Gainontzeko ikasleak: 2017ko uztailaren 13an.

Aldi berean, hizkuntza-proba egin behar dutenei korreo elektronikoz probaren hitzordua komunikatuko zaie.

Matrikula egiteko ohiko epea:

  • HUHEZIko ikasle ohiak eta 2016-2017 ikasturte aurretik graduatuak: 2017ko uztailaren 6tik 9ra.
  • Gainontzeko ikasleak: 2017ko uztailaren 17 eta 18an.

 

Koordinazioa

Nagore Ipiña

Ate irekiak

Aretxabaletako campusean (Otalora, 29. Aretxabaleta).

  • 2017ko maiatzaren 6n, larunbata, 11:00etan.
  • 2017ko ekainaren 15ean, osteguna, 18:00etan.

Izena eman.

Antolamendua

Norberak dituen helburuen arabera, hona hemen aukerak:

Bigarren gradu bat lortzeko:

  • Haur Hezkuntzatik Lehen Hezkuntzara (Lehen Hezkuntza, Hezkuntza Fisikoa, Atzerriko Hizkuntza, Hezkuntza Berezia aipamenetan).
  • Lehen Hezkuntzatik Haur Hezkuntzara (Haur Hezkuntza, Atzerriko Hizkuntza aipamenan).

Bigarren aipamen bat lortzeko:

  • Haur Hezkuntza (Haur Hezkuntza, Atzerriko Hizkuntza).
  • Lehen Hezkuntza (Lehen Hezkuntza, Atzerriko Hizkuntza, Hezkuntza Berezia, Hezkuntza Fisikoa).

Hurrengo laburpen-tauletan ikus daitekeenez, aukera bakoitzari kreditu kopuru zehatza dagokio, jatorrizko titulazioaren eta lortu nahi denaren araberakoa:

Iraupena: Bi erritmo aukeran: A, bi ikasturte eta B, hiru ikasturte.

Oharra: 61 eta 67 ECTSeko aukeretan, A erritmoa, ikasturte bat (*) da, eta B erritmoa, bi ikasturte.

OHAR GARRANTZITSUA: Beste aipamen batetik etorriz gero (adibidez, Musikala, Artistikoa...) kasuz kasu aztertuko da bete beharreko kreditu-kopurua.

Iraupena: Bi erritmo aukeran: A, ikasturte bat (*) eta B, bi ikasturte.

(*) A erritmoa aproposa da ikasketetarako egun osoko dedikazio aukera daukaten ikasleentzat; bestelako kasuetan B erritmoa da aholkatzen dena.

Onarpen baldintzak eta prozesua

Inskripzioa egiterakoan egiaztatu behar diren hizkuntza-mailak hurrengoak dira:
 
Euskara-maila: C1

C1 maila egiaztatzen ez dutenei hizkuntza-proba bat egingo zaie (47/2012 DEKRETUA, apirilaren 3koa).
Probaren tasa 50 €-koa izango da.
 
Ingeles- maila: B1

B1 maila egiaztatzen ez dutenei hizkuntza-proba bat egingo zaie (Orden ECI/3857/2007; Orden ECI/3854/2007).
Probaren tasa 50 €-koa izango da.

Nola egiaztatzen da hizkuntza-maila?

Euskara

  • EGA agiria edo dagokion Hizkuntza eskakizuna (Administraziorako PL3; Hezkuntzarako PL2).
  • HUHEZIn gradua eginda edukitzea.
  • Gradua HUHEZIn egin ez bada, baina bai euskaraz, 47/2012 DEKRETUAk dioenaren arabera

Ingelesa

  • HUHEZIn gradua eginda edukitzea.
  • PET, FIRST edo goragoko egiaztagiria.

 
Aginduen erreferentzia
 
OHAR GARRANTZITSUA: Lehen Hezkuntzako Atzerriko Hizkuntzaren aipamenerako hasierako hizkuntza-eskakizuna beste ibilbideen berdina bada ere, ikasketen bukaeran, berriz, B2 mailaren akreditazio ofiziala beharko da lanean aritzeko (RD 1594/2011).
 
Dekretuaren erreferentzia
 
Materiak euskaraz egingo dira. Salbuespenak:

  • Haur Hezkuntzan materia bat.
  • Atzerriko Hizkuntzako aipameneko materia espezifiko guztiak ingelesez egingo dira.

Prezioa

2017-18 ikasturterako prezioak:

  • Sarrera kuota: 900 €
  • Kreditu bakoitzaren prezioa:  90 €

Prezio hauek behin-behinekoak dira, Errektore Kontseiluaren onarpenaren faltan.

Ordainketa: Matrikula egiterakoan sarrera kuota ordainduko da. Ikasturte horren kredituen kopuruari dagokion zenbatekoa bederatzi kuotatan ordainduko da, urritik ekainera.