Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

profesionalentzako prestakuntza

formación para profesionales

professional learning space

Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza graduak online

Ikastaro honekin aukera izango duzu Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan graduak online eta euskaraz egiteko. Gainera, online modalitatearekin ikasketak zure erritmo eta beharretara egokitu ahal izango dituzu.

 

Gaia
Hezkuntza
Tokia
Aretxabaleta
Hizkuntzak
Euskara
Modalitatea
Erdi-presentziala

Nori zuzendua

Kolektibo ezberdinei zuzenduta dago eskaintza hau. Hona hemen:

  1. Aurretik edozein goi-mailako ikasketak eginda dituztenak (diplomatu, lizentziatu, ingeniari edo arkitektoak).
  2. Helduentzako unibertsitateko sarrera-proba gainditu duten pertsonak.
  3. Lanbide Heziketako Goi-Mailako Moduluak (Hezkuntza alorrekoak) + 5 urteko eskarmentua dutenak.
  4. Goi-mailako kirolariak.

Matrikula

Inskripziorako ohiko epea 2016ko azaroaren 7tik 2017ko ekainaren 30era izango da. Ez ohiko epea berriz, 2017ko uztailaren 1etik irailaren 5era izango da.

Onartuen jakinarazpena: 2017ko uztailaren 3an egingo da.

Matrikula egiteko ohiko epea: 2017ko uztailaren 5a.

 

Koordinazioa

Nagore Ipiña

Ate irekiak

Aretxabaletako campusean (Otalora, 29. Aretxabaleta).

  • 2017ko maiatzaren 6an, larunbata, 11:00etan.
  • 2017ko ekainaren 15ean, osteguna, 18:00etan.

Izena eman.

Antolamendua

Norberak dituen helburuen arabera, hona hemen aukerak:

  • Haur Hezkuntza (Haur Hezkuntza, Atzerriko Hizkuntza).
  • Lehen Hezkuntza (Lehen Hezkuntza, Atzerriko Hizkuntza, Hezkuntza Berezia eta Hezkuntza Fisikoa).

Aurretiko ikasketen edo titulazioaren arabera, HUHEZItik hurrengo titulazio-multzo hauen aurrean oinarrizko kredituen konbalidazio posibleak aurreikusten dira. Hona hemen:

TITULAZIOA

AITORTUTAKO KREDITU KOPURUA

Pedagogia gradua

64

Pedagogia lizentzia

64

Psikologia lizentzia

22

Gizarte Hezkuntza diplomatura

64

Konbalidazio taula honetan agertzen den kreditu-kopuruaz gain, ikasle bakoitzaren espediente akademikoaren arabera eta berak horrela eskatuz gero, kreditu gehiago aitortu daitezke (ikasleak bere aurretiko ikasketetan ibilbide espezifikoan egindako materien araberakoak).

Kredituen behin behineko aitortza matrikula aurretik egingo da. Behin betiko kredituen aitortza espedientearen eta materien programen azterketaren ostean egingo da, behin ikaslea matrikulatuta dagoenean (irailean jasoko du erantzuna).

Gizarte Zientzietako beste edozein titulazio batetik etorriz gero, kasuz kasu aztertuko da bete beharreko kreditu-kopurua. Gainontzeko titulazioetan, ikasleak egingo du bere ibilbidea, zehaztutako mailen denboralizazioaren arabera.

Hezkuntza graduetan guztira 240 ECTS dira egin beharrekoak, lau urtetan banatuta. Materien kategoriak hurrengo hauek dira:

MATERIAK

HAUR HEZKUNTZA

LEHEN HEZKUNTZA

Oinarrizko formazioa

60 ECTS

100 ECTS

Formazio didaktiko-disziplinarra

100 ECTS

60 ECTS

Hautazkoak

30 ECTS

30 ECTS

Praktikak

44 ECTS

44 ECTS

Gradu Bukaerako Lana (GBL)

6 ECTS

6 ECTS

GUZTIRA

240 ECTS

240 ECTS

Dena dela, 240 kreditu horiek egiteko aurreikusten dira 3 ibilbide edo erritmo posible:

  • Aitortutako kreditu kopurua 60 baino gehiagokoa bada, aukera egongo da 1. eta 2. mailako materiak ikasturte bakar batean egiteko. Beraz, iraupena 3 ikasturte.
  • Aitortzeko krediturik ez daudenean, urtero 60 ECTS inguruan egin. Beraz, iraupena 4 ikasturte.
  • Aitortutako krediturik ez daudenean, urtero 30 ECTS egin. Beraz, iraupena 8 ikasturte.

Oharra: Kurtsoz kurtso matrikula egin ahal izateko, beharrezkoa izango da gutxienezko kreditu kopurua 30 ECTS izatea.

Onarpen baldintzak eta prozesua

Inskripzioa egiterakoan hizkuntza-mailarik ez bada egiaztatu behar ere, hurrengo hizkuntza-mailak izatea edo oso gertu egotea aholkatzen dira ikasketei modu egokian aurre egiteko:

  • Euskara-maila: C1 (edozein aipamenetarako).
  • Ingeles- maila: B1 (oso garrantzitsua AHko aipamenetan).

OHAR GARRANTZITSUA: Lehen Hezkuntzako Atzerriko Hizkuntzaren aipamenerako hasierako hizkuntza-eskakizuna beste ibilbideen berdina bada ere, ikasketen bukaeran, berriz, B2 mailaren akreditazio ofiziala beharko da lanean aritzeko (RD 1594/2011).

Dekretuaren erreferentzia

Materiak euskaraz egingo dira. Salbuespenak:

  • Haur Hezkuntzan zein Lehen Hezkuntzan materia batzuk ingelesez egingo dira.
  • Atzerriko Hizkuntzako aipameneko materia espezifiko guztiak ingelesez egingo dira.

Prezioa

2017-18 ikasturterako prezioak:

  • Sarrera kuota: 900 €
  • Kreditu bakoitzaren prezioa:  75 €

Prezio hauek behin-behinekoak dira, Errektore Kontseiluaren onarpenaren faltan.

Ordainketa: Matrikula egiterakoan sarrera kuota ordainduko da. Ikasturte horren kredituen kopuruari dagokion zenbatekoa bederatzi kuotatan ordainduko da, urritik ekainera.