Edukira salto egin Salto egin nabigazioara

Mondragon Unibertsitatea

Atalak
sectionbanner.gif

Albisteak

Sarrera Albisteak Komunikaldiak 07. Aurten tokiko telebista digitalak aztertuko dira

Komunikaldiak 07. Aurten tokiko telebista digitalak aztertuko dira

2007/09/11 11:10

Gaur goizean aurkeztu dira HUHEZIn aurtengo Komunikaldiak. Aurtengo jardunaldi hauetan aztertuko dira Tokiko Telebista Digitalak Euskaraz. Martxoaren 1ean izango dira jardunaldiok Eskoriatzan. Nekane Arratibel HUHEZIko denakoaren hitzetan, “Komunikaldiak plaza bat dira unibertsitatea eta mundu profesionala gerturatzeko,  eta zuzenduta daude komunikazioa ikasten ari diren ikasleei, hedabideetako eta enpresetako profesionalei nahiz komunikazio aditu eta ekoiztetxeetan dihardutenei”. 

Egitaraua

O9:00 Aurkezpena. Iosu Zabala, MUko errektorea.

09:15 Edurne Basoa, Kultura sailburuaren kabinete eta Gizarte Hedabideen zuzendaria: “Tokiko telebista digitala arautzeko dekretua EAEn. Eredu eta helburuen luze-zabalak”.

10:15  Iñaki Uria, Hamaika Telebista Hedatzeko taldeko zuzendari nagusia: “Hamaika Telebistaren proiektua”.

11:15  Kafea.

11:45  Iñazio Arregi, Goiena Komunikazio Zerbitzuetako zuzendari nagusia: “Goiena Taldearen eragin asmoak TTDaren garaian”.

12:45  Galdera-erantzunak.

13:15  Bazkaria.

15:00  Mahai-ingurua: “Euskararen lekua Tokiko Telebista Digitalaren araudiaren barruan”. Moderatzailea: Beatriz Zabalondo, HUHEZIko IK Departamenduko burua. Parte-hartzaileak: Patxi Baztarrika, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea; Lutxo Egia, Ibaizabal Telebistako komunikazio arduraduna; Jon Aldanondo, Goierri Telebistako arduraduna; eta Bea Narbaiza, EHUko irakaslea.

16:30  Galdera-erantzunak.

17:00  Jardunaldien ondorioak eta amaiera.

Zelan izena eman

Izena emateko epea: otsailak 26. Izena emateko bidali ordainagiria eta mezua helbide honetara: sarrera@huhezi.edu

Matrikula 25 € (ikasleak eta langabeak, doan).