HUHEZIko ikasle batek irabazi du Sustatu saria
Mikel Alvarez beasaindarrak, zein ikasten ari den Ikus-entzunezko Komunikazioa HUHEZIn, irabazi du Sustatu saria, abenduaren 13an Mondragoen eman zena, bertako kultura etxeko klaustroan, Sustatu.com blogaren 5. urteurrena ospatzeko.
Epaimahaiak horrela azaldu zuen epaia: "The Indezents du izena blogak. Bruce Lee-ren aurpegia du aldamenean. Mezu bat baino gehiago proposatu zigun, baina oilasko petxugarena aukeratu du epaimahaiak. Mezu bihurri bat, ganberro samarra, baina freskoa. The Indezents-ek mutil gazte bat izan behar zuela susmatu genuen, bere hozkailuaren egoera jakinda, eta halaxe da, Sustatuko blog mezuen lehiaketaren irabazlea, Mikel Alvarez beasaindarra da".
Mikel Alvarez Ikus-entzunezko komunikazioa ari da ikasten HUHEZIn, 3. maila, eta sekulako zaletasuna hartu dio blogari. Beste ikaskide zenbaitekin batera, sarri idazten du The Indezents blogean.