Cambiar a contenido. Saltar a navegación

Mondragon Unibertsitatea

Secciones
sectionbanner.gif

Aldizkariak-Revistas

PTG

PERTSONA ETA TALDEEN GARAPENA ERAKUNDEETAN


ONDORENGO LERROETAN, ALDE BATETIK, PTG SORRERAREN INGURUKO HAINBAT DATU, ETA BESTETIK, UNITATEAK AURRERA ERAMAN OHI DITUEN EKINTZAK AIPATZEN DIRA. EKINTZA HORIEK LAU HAUETAN LABURBIL DAITEZKE: FORMAZIOA, AHOLKULARITZA, COACHING ETA IKERKETA.

2003ko uztailean, PTG Gestio Unitatea onartu zen HUHEZIko Kontseilu Errektorean. 2003ko azaroan Errektoretzan aurkeztu zen, eta 2004ko uztailean Unibertsitateko berregituraketa planean, PTG gestio unitatea behin behinerako Errektoretzaren mende gelditu zen. Urte horietarako

Gestio Planarekin eta lau urterako Plan Estrategikoaren aurkezpenarekin ematen zaio hasiera ibilbideari.

Urte horietarako xede nagusia izan da MCCko enpresetako zuzendariei formazioa ematea, Otalorarekin elkarlanean sorturiko programarem bitartez: Ederlan, Maier, Eroski, Egurko, Danobat... Newfield kontsultorarekin ere hainbat enpresatan egin izan da lan: Fagor Electrodomésticos, Matrici...

MUn garatu diren ekintzen artean, 2006an sortutako “norbere garapena eta taldeen lidergoa” adituen ikasturtea da azpimarragarria. Aurten, 3. edizioa hasi berria dugu 29 ikaslerekin eta talde kudeaketan ari diren zuzendariei bideratuta dago.

MU barnean espazio ezberdinetan egin du lan PTGk, baina batez ere, 3. ziklora bideratu du lana: MBA, Enpresa kooperatiboen Gestio Masterra, Enpresa Proiektuen Zuzendaritza Masterra eta MUko irakasleen formazioan ere aritu dira PTGko partaideak.

Kanpo enpresa eta erakundeekin lana ere egin da programa ezberdinetan: Gasteizeko Udalarekin, Azaro Fundazioarekin...

PTGn egiten denaren berri ematea ere izan da beste helburuetariko bat. Horrela, 2003ko martxoan, 2004ko irailean eta 2007ko irailean, hainbat kongresutan eman da izandako esperientzien berri.