Berriak
Autobusean Unibertsitatera
HUHEZI Europako EJTA elkarteko kide
Mondragon.edu, Unibertsitate webgune onenen artean
2007-08 Ikasturte hasiera ekitaldia egin du M.U.k Arrasateko Amaia Udal antzokian
Egailanek dio M.U.n ikasitako %98 lana duela
Profesores de GEP visitaron Finlandia
GEP se adhiere a la red internacional de escuelas de diseño Cumulus
M.U.K BERE 10. URTEURRENEKO EKITALDI NAGUSIA OSPATU DU
Uztailaren 5ean M.U. k bere sorreraren 10. urteurrena ospatu zuen. Ekitaldia Kursaalen izan zen, eta bertan Ibarretxe lehendakariak parte hartu zuen.
400 pertsona inguru bertaratu ziren, besteak beste, unibertsitateko langileak, langile-ohiak, unibertsitatearekin harremana duten enpresetako ordezkariak eta Eusko Jaurlaritzako nahiz Diputazioko agintariak. Ekitaldian, M.U.k bere sorreratik izan dituen hiru errektoreei –Ignacio Lakunza, Javier Retegi eta Inaxio Oliveriri– omenaldia egin zitzaien.
Horrez gain, MCCko Juan Mari Aldecoa lehendakariaren eta Iosu Zabala errektorearen hitzak entzuteko aukera izan zen. Hamargarren urteurrenaren inguruan beste hainbat ekimen ere egiten ari da M.U.: hamar urteotako ibilia jaso duen liburuaren argitalpena, ikasturte hasi berrirako bi hitzaldi-sortaren antolaketa eta udazkenean ospatuko den kontzertua, enprendizajearen eta berrikuntzaren inguruan.
AUTOBUSEAN UNIBERTSITATERA
Mondragon Unibertsitateak bi autobus zerbitzu antolatu ditu, Gipuzkoako eta Bizkaiko bere ikasleak hiru campusetara ekartzeko.
Bat Azpeititik abiatuko da egunero, goizeko 06:35ean, eta jasoko ditu Azkoitia, Elgoibar eta Eibarko ikasleak. Bestea abiatuko da Zornotzako geltokitik, goizeko 06:35ean, eta jasoko ditu, Durango, Matiena, Abadiño, Atxondo eta Elorrioko ikasleak.
Autobus biek Arrasaten, Eroski hipermerkatuaren ondoan, egingo dute bidaiari aldaketa, eta handik bi noranzkotan banatuko dira: bat Oñatira eta bestea Arrasatera eta Eskoriatzara.
Interesa dutenek zentro bakoitzeko idazkaritza akademikora jo dezakete.
HUHEZI EUROPAKO EJTA ELKARTEKO KIDE
Ekainaren 16an EJTA elkarteak, European Journalism Training Association —Europako Kazetaritza Fakultate eta Eskolen Elkartea—, aho batez onartu zuen M.U.ren HUHEZI fakultatea kide moduan, Parisen egindako urteroko bilkuran. HUHEZIko bi ordezkari izan ziren Parisen, EJTAren bilkuran: Txema Egaña HUHEZIko Nazioarteko Harremanen arduraduna, eta Aitor Zuberogoitia, Ikus-entzunezko Komunikazioa karrerako zuzendaria.
HUHEZIko kideek aprobetxatu zuten bidaia harremanak egin, nazioarteko ikastaroak aurkeztu eta hainbat akordio lantzeko.
1990ean sortu zen Bruselan EJTA elkartea, Europako kazetaritza fakultateak elkarlanean jartzeko eta horien europar dimentsioa zabaltzeko helburuarekin. Gaur egun, Europako 20 herrialdetako 50 unibertsitatetik gora biltzen ditu Elkarteak.
MONDRAGON.EDU, UNIBERTSITATE WEBGUNE ONENEN ARTEAN
Úsalo izeneko webguneak dio Mondragon Unibertsitatearen webgunea estatu espainiarreko lau onenen artean dagoela, erabilgarritasunaren ikuspegitik. Ondorio horretara iristeko 73 unibertsitateren webguneak aztertu ditu, 26 adierazle aintzat hartuta, denak ere webguneen erabilgarritasunarekin lotuak.
Azterketa 2006ko irailean egin zuen Úsalo webguneak, jakiteko estatu espainiarreko unibertsitateen
webguneak zenbateraino diseinatu diren erabiltzailea gogoan hartuta. Horretarako 26 adierazle erabili dituzte, lau taldetan banatuta: irizpide politikoa diseinuan, irakurgarritasuna, diseinua eta laguntza informaziora iristeko.
UNIBERTSITATE WEBGUNERIK ONENAK
M.U.rekin batera, beste hiru unibertsitate hauek ere aipatzen ditu azterketak, webgune onenen jabe moduan: Universidad de Córdoba, Universidad de Santiago eta Universidad Francisco de Vitoria.
Jakob Nielsen adituaren iritziz, webgune baten kalitate-ezaugarria erabilgarritasuna da; erabilgarritasuna izango da webgunearen interfazea erabiltzeko erraztasuna.
Vocento Media Trader eta CodeSyntax enpresek egin dute Mondragon Unibertsitatearen webgunea elkarlanean.
2007-08 IKASTURTE HASIERA EKITALDIA EGIN DU M.U.K ARRASATEKO AMAIA UDAL ANTZOKIAN
MONDRAGON UNIBERTSITATEAREN IKASTURTE HASIERAKO EKITALDI OFIZIALA ARRASATEKO AMAIA UDAL ANTZOKIAN EGIN ZEN URRIAREN 18AN. 200 PERTSONATIK GORA BERTARATU ZIREN. HORIEN ARTEAN, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO AUTORITATEAK, UNIBERTSITATEKO LANGILEAK ETA MCCKO ORDEZKARIAK.
Mondragon Unibertsitateko presidenteak iazko ikasturteko txosten akademikoa irakurri zuen ekitaldia irekitzeko. Jarduera bakoitzean unibertsitateak egindakoaz eta lortutako emaitza azpimarragarrienak ere nabarmendu zituen.
Irakurgai akademikoa M.U.ko doktore Jaione Ganzarain andereak eskaini zuen, “Zientziaren eta Gizartearen Garapena: emozio eta ezagutzaren arteko lotura” izenburupean. Bertaratutako guztiek gauza interesgarriak entzuteko eta ikasteko aukera izan zuten.
Errektorea bere hitzaldian, besteak beste, berrikuntzaren garrantziaz aritu zen. Garapenaren giltza berrikuntza izango dela azpimarratu zuen. Unibertsitateek eredu izan behar dute eginkizun horretan, unibertsitate berritzailea, langile eta irakasle ikerlariak sustatuz eta ikasle berritzaileak suspertuz.
Ekitaldian, Juan Jose Ibarretxe lehendakariaren, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren eta MCCko presidentearen hitzak ere entzuteko aukera izan zen.
EGAILANEK DIO M.U.N IKASITAKO %98K LANA DUELA
EGAILAN erakundeak M.U.ko ikasleen laneratze prozesua ikertu du. Hain justu, 2003an ikasketak amaitu zituzten ikasleen egoera aztertu du.
EGAILANek egin die galdeketa 665 ikasle ohiri. Horietatik, bakarrik %1,5ek ez du inoiz lanik aurkitu. Beraz, lan munduratze portzentaia %98 litzateke. Uneotan zein egoeratan dauden galdetzerakoan; %3,7k langabezian daudela erantzun dute (iaz %5,7), eta horietatik %1 lanean hastear direla baieztatu dute.
PROFESORES DE GEP VISITARON FINLANDIA
Jaione Ganzarain y Unai Elorza, profesores de GEP, visitaron la Universidad de Turku en Finlandia, del 24 al 29 de septiembre, gracias a un programa de movilidad de profesores en la Unión Europea.
El objetivo de la visita ha sido estrechar relaciones con Turku University of Applied Sciences para consolidar y mejorar el intercambio de alumnos Erasmus; conocer sus metodologías de enseñanza-aprendizaje, para contrastarlo con nuestra metodología Mendeberri y hacer contactos que puedan ser útiles para futuros posibles proyectos.
Durante la estancia, se han impartido 12 horas sobre temas de “Innovación y participación” a alumnos finlandeses del primer y segundo año del título “Industrial Management”. La experiencia ha resultado muy positiva y enriquecedora, y han vuelto con ánimos de repetir este tipo de experiencias en otras universidades europeas.
GEP SE ADHIERE A LA RED INTERNACIONAL DE ESCUELAS DE DISEÑO CUMULUS
La Red Cumulus se creó en 1990 con el ánimo de mejorar la calidad de la educación a través de la transferencia de conocimientos entre universidades. En la actualidad está formada por 124 socios de países tan diversos como Brasil, Canadá o Corea.
Para Mondragon Unibertsitatea formar parte de esta prestigiosa asociación supone abrir nuevas puertas a las influencias provenientes de otros lugares del mundo y dar a conocer a nivel internacional el trabajo que desarrolla.