Cambiar a contenido. Saltar a navegación

Mondragon Unibertsitatea

Secciones
sectionbanner.gif

Aldizkariak-Revistas

Home Aldizkariak Revistas Mendeberriak Mendeberriak 9 Unibertsitate ekintzailea

Unibertsitate ekintzailea

Con el objetivo de desarrollar la capacidad emprendedora de sus alumnos, Mondragon Unibertsitatea (MU) ha puesto en marcha el programa EKITEN. Este programa tiene como objetivos la creación de trabajo y la mejora de la competitividad. Son varios los proyectos para desarrollar el emprendizaje, tanto en el ámbito académico como fuera de el.

Proiektu horien bitartez, Mondragon Unibertsitateak bide berri-berria urratu du ekintzailetzaren inguruan, horretarako, unibertsitate osoan berrikuntzaren kultura sustatuz.

Proiektu hauen arrazoia Mendeberri gure hezkuntza eredu berrian ere aurkitzen da. Bertan, berri paper honetan irakurri ahal den bezala, profil profesional integrala garatu nahi dugu. Diziplinartekotasuna, berrikuntza, zeharkako konpetentziak, baloreak, ikaslearen autonomia eta erantzukizuna... garatzea dira Mendeberriren helburuak eta testuinguru horretan ekintzailetasuna bultzatzea helburu naturala bihurtzen da.

Xede horrekin, hainbat programa ditugu.


 Ekiten Programa

Proiektu bat abian jartzerakoan funtsezkoa da enpresa sortu aurreko lana. Negozioaren bideragarritasuna aztertzeko, nahitaezko faseak dira prospektiba eta garapen-jarduerak ikertzea eta aztertzea. Ikuspegi horretatik begiratuta, behatokia eta aurreinkubagailua da EKITEN, enpresak abian jarri aurreko fase guztiak garatzea helburu duena. Bestalde, enpresa-proiektuaren aitzindaria enpresa bat izanez gero, enpresak berak hartu beharko du proiektua abiarazteko erabakia. Hau da, lehenengo fasean, proiektua onartuko da; bigarren fasean, enpresa-proiektua garatuko da eta, azken fasean, enpresan ezarri eta abian jarriko da.

EKITEN proiektuek ikasleengan hainbat gaitasun eta konpetentzien garapena ere ekarriko dute, bertan eginiko lana, enpresa berri bat sortzera bideratua egongo baita. Helburua, ekintzaile sena piztea da.


 Oinarri  teknologikodun enpresak

Ekimen horri esker, ikerketa-proiektuak enpresa-proiektu bihurtzeko aukera izango dute Mondragon Unibertsitateko irakasleek. Horrek, ikerketaren ildoei jarraiki, proiektua garatzeko aukerarik dagoen aztertzeko aukera emango du eta, beraz, bideragarria den jakitekoa.


 Enpresa Proiektuen  Zuzendaritzako  Masterra

Etorkizuneko enpresariei zuzendutako programa bat da, eta honako helburu hauek ditu: pertsonengan arreta jartzen duten kudeaketarako tresna berriak, ideia berriak eta zuzentzeko modu berriak garatzea. Azken finean, geroz eta inguru lehiakorrago bati aurre egin behar dioten erakundeak kudeatzea da helburua, zuzendaritza eta kudeaketa tekniketan maila handiko heziketa emanez, hori guztia berrikuntza, sormena, ekintzailetza eta taldeko lana aintzat hartzen duen ikuspegitik.

Aurten, Masterraren VIII. Edizioa antolatu du Unibertsitateak.


 Enpresa  Administrazio eta Zuzendaritzako  Lizentziatura –  Ekintzailetasuna

Bidasoako campuseko, Irungo, bigarren zikloa aitzindaria da estatu osoan, eta argi eta garbi izaera ekintzailea sustatzeko diseinaturik dago. Batik bat aukera berrien kudeaketa bultzatzea du xede, dauden erakundeen administrazioa kudeatzea baino.

Ekintzailetza-kultura ikasleen artean sustatzea du horrek helburu, eta, beraz, titulazioaren bitartez, enpresetan proiektu berriak (bai produktuak, bai negozio-lerroak) garatu ahal izateko gaitasunak eta trebetasunak ematea, baita beraien konpainia berria sortzeko ere. Hau da, ikasleek ekiten ikasteko titulua da.