Cambiar a contenido. Saltar a navegación

Mondragon Unibertsitatea

Secciones
sectionbanner.gif

Aldizkariak-Revistas

Home Aldizkariak Revistas Mendeberriak Mendeberriak 9 Topaketak: Ideia berriekin ekiten

Topaketak: Ideia berriekin ekiten

Mondragon Unibertsitateak (MU) gogoz ekin dio EKITEN egitasmoari, zeinaren bidez bultzatu nahi duen ekintzailetasuna unibertsitateko ikasleen artean. Horren haritik bi ekintza abiatu ditu, biak noranzko berean.

1.    Lehiaketa. MUk lehiaketa bat antolatu du, MUko ikasleen artean sen ekintzailea piztu eta autoenplegua sustatzeko: "EKITEN Enpresa Ideia Berriei buruzko I. Lehiaketa". Bertan parte har dezake MUko edozein ikaslek, talde baten barruan beti ere, lehiaketa horrek diziplina askoko lan taldeak bultzatu nahi ditu eta, gehienez lau laguneko taldeak. Hiru sari banatuko dira sariketa horretan: lehenari 1.000 euro emango zaizkio, eta aukera beka bat izateko, urtebetez proiektua garatzeko, 2007ko otsailean hasita. Aurtengo edizioak jada badu bikote garailea, Nerea Rozas eta Lander Domínguezek osatua. Horiez gain, Gorka Tamayo eta Victor González sailkatu dira bigarren eta hirugarren postuetan, urrenez – urren.

    23 ikaslek aurkeztutako 21 proiektuk osatu dute "EKITEN Enpresa Ideia Berriei buruzko Lehiaketa”ren lehengo edizioaren ekarpen ekintzailea.


2.    Topaketak. Abenduaren 15ean topaketa batzuk antolatu zituen MUk, “Ideia Berriekin Ekiten”, eta 45 lagunek hartu zuten parte, unibertsitatearen hiru fakultateetatik etorriak. Bi zati izan zituzten jardunaldiek. Lehenean bi aurkezpen egin ziren. Batetik, Angel Etxabek azaldu zuen zer den Saiolan eta zelan lagun dezakeen enpresa berriak sortzeko orduan. Bigarrenik, Virginia Ormaetxeak erakutsi zuen zelan sortu zuen bere enpresa, Harrilur, Saiolanetik abiatuta, eta zer oztopo izan zituen bidean.

Bigarren zatian partaide guztiak bost mahaitan banatu ziren, ideiak trukatu eta jendea ezagutzeko asmoarekin. Jarduera emankorra izan zen, jendeak ekarritako ideiez gain, bilkuran bertan beste ideia asko sortu baitziren. Jendea pozik irten zen eta zenbait talde ere osatu ziren Ekiten sariketan parte hartzeko. Hala ere, Joxe Mari Aizegak adierazi zuen moduan, era horretako proiektu diziplinartekoak ez dira amaituko sariak banatzen diren egunean, atzetik beste jardunaldi batzuk etorriko direlako, eta lehiaketa gehiago.