Lander Domínguez eta Nerea Rozas
Lander Domínguez y Nerea Rozas, estudiantes de Ingeniería Informática de la Escuela Politécnica de Mondragon Unibertsitatea, son los ganadores de la primera edición del concurso EKITEN.
- Este concurso, organizado por Mondragon Unibertsitatea (MU), ha nacido con un doble objetivo. Por una parte, hacer surgir el instinto o la habilidad emprendedora entre los estudiantes y, por otra, promocionar el autoempleo. Dirigido a todos los estudiantes de MU, otra de las finalidades del concurso es la de promocionar los grupos de trabajo multidisciplinares. En esta primera edición, el proyecto presentado por Lander y Nerea, “Configurador de Procesos” ha sido el ganador, gracias a lo cual, aparte del premio económico de 1.000 euros, tendrán acceso a una beca de un año para poder desarrollar su proyecto, un configurador de procesos que genera toda la infraestructura necesaria para gestionar los procesos organizacionales de una empresa.
Zergatik erabaki zenuten lehiaketa honetan parte hartzea? zer eskaintzen du ekiten bezalako lehiaketa batek?
Irakasle batek animatu gintuen, eta baita ere kuriositatez parte hartu genuen. Zer zen enpresa berri bat sortzea eta eduki zitzakeen arazoak jakin nahi genituen. Kasualitatez arazo bat ikusi nuen nik bekadun bezala lan egiten dudan departamentuan eta Landerri komentatu nion. Honela, bion artean arazo horri aurre egiteko ideia garatu eta lehiaketan parte hartu genuen.
Horrelako lehiaketa batek, alde batetik laguntza ekonomikoa eta buruan ditugun ideiak garatzeko aukera ematen du. Baita ere, satisfazio pertsonala eta enpresa baten lan egiteko gai zarela sentiaraztea.
Zertan datza zuen proiektuak? Azaldu pixka bat gaian adituak ez garenok ulertzeko moduan.
Gure proiektuak prozesuen gainean lan egiten duen enpresa baten informazioa antolatzen du. Hau da, prozesu horiei buruzko informazioa gorde ahal izateko azpiegitura sortuko luke.
Azpiegitura honen bitartez ez da arazorik egongo eraldaketaren bat eginez gero prozeduretako dokumenturen batean. Beti automatikoki eguneratuko direlako eraldaketa horri lotuta egon daitezkeen beste dokumentuak, informazioak, etab. Modu honetan, ez da informazioa galduko eta langileen artean komunikazio hobea izango da. Gainera, ez da denbora galdu beharko dokumentuen errebisioak egiten, eguneratuta egongo direlako eta bertsioen historiko bat ere gordeko delako.
Aurrera begira zein asmo dituzue proiektuarekiko? Esanahi baita asmorik baduzue, aukerarik ikusten duzue diseinatu duzuen prozesuen konfigurazio hori abian jartzeko, komertzializatzeko?
Oraindik ez dugu asmo zehatzik, guri ilusio asko egingo liguke gure proiektua garatu ahal izatea. Aste honetan, EKITEN-ekoekin bilera bat izan behar dugu eta bertan azalduko dizkigute bekaren nondik- norakoak.
Bestela esan dezakegu, gure produktua komertzializatu ahal izanez gero, enpresa askok duten arazoetako bat konponduko litzatekeela, enpresek beraien barne egituran duten arazo batean oinarriturik baitago.