Cambiar a contenido. Saltar a navegación

Mondragon Unibertsitatea

Secciones
sectionbanner.gif

Aldizkariak-Revistas

Home Aldizkariak Revistas Mendeberriak Mendeberriak 8 Unibertsitate mailako formazioa Europako konbergentziari begira

Unibertsitate mailako formazioa Europako konbergentziari begira

La declaración de Bolonia (1999) definió el Espacio Europeo de Educación Superior y estableció el año 2010 como fecha definitiva para finalizar el proceso. Para entonces, las universidades de los 45 estados que firmaron la declaración tendrán que adaptar su organización, su funcionamiento y sus enfoques educativos a las exigencias del nuevo paradigma.

Europako Konbergentziak Unibertsitateari dakarzkion erronken artean bi alderdi nabarmentzen dira. Alde batetik, irakaskuntza eta ikerkuntzaren arteko oreka aipatzen da. Ikerketa unibertsitateko irakaslearen lanaren zati esanguratsutzat jotzen da, hots, berrikuntza eta ezagutzaren gaurkotzeko oinarritzat. Beste aldetik, irakaslearen jarduna gehiago indartzea eta balioestea ere garrantzi handikotzat jotzen da.

Hastapenetan, ez dago dudarik, ate eta aukera ugari irekitzen dizkio Europako Konbergentziak unibertsitateari, besteak beste, honakoak:

  •     Egungo irakaskuntza-eredua bizitza osoan erabilgarri den ikaskuntza-eredu bilakatzeko aukera.
  •     Nazioartean aintzatetsia eta homologagarria izango den Goi Mailako Hezkuntza Sistemaren egokitzapena.
  •     Gizartearen eta ikasleen eskakizunen araberako irakaskuntza-eredua sustatzeko aukera.
  •     Kalitate-maila altuagoa duen eta lehiakorragoa den hezkuntza-eredu bat lortzeko aukera.


Eraldaketa honetan, giltzarri dira ECTS kredituak, alde batetik, eta unibertsitate mailako ikasketen egituraketa berria, bestetik. ECTS kreditu-sistema ezartzeak berekin dakar irakaskuntzaren koordinazio eta plangintza handiago baten beharra. Horrez gain, edukiak berrikusi egin beharko dira, eta ikasgaiak berrantolatu egin beharko dira; horrek guztiak eragin zuzena izango du bai metodologian eta bai ebaluaketan ere; ikasleen lanean eta beren formazio integralean oinarritutako ikaskuntza-planen garapena ere egin beharko da.

Bestetik, unibertsitate mailako ikasketen egituraketa berrian konpetentziek hartuko duten garrantzia ere aintzat hartu behar da. Honen guztiaren ondorioz, nahitaezkoa izango da irakaskuntza-ikaskuntzaren teknika pedagogikoetan formazio handiagoa.

Horrenbestez, trantsizio honetan eraldaketa prozesu konplexuei aurre egitea egokitu zaio unibertsitateari. Aitzitik, adituen esanetan, egiturari dagozkion aldaketei arreta handiegia eskaintzen omen zaio, eta, aldiz, tamainako eraldaketak berekin dakartzan aldaketa sakonak diseinatu eta inplementatzeari ez omen zaio behar besteko arretarik jartzen. Horren harira, ezinbestekotzat jotzen dute prozesuaren berariazko aldaketa sakonen inguruan kontzientzia hartzea, giza faktorea alderdi kritikotzat hartzea eta paradigma eta kultura aldaketei aurre egitea.