Cambiar a contenido. Saltar a navegación

Mondragon Unibertsitatea

Secciones
sectionbanner.gif

Aldizkariak-Revistas

Home Aldizkariak Revistas Mendeberriak Mendeberriak 8 Nazioarteko mintegia Elgoirbarko Makina Herreminta Institutuan (IHM)

Nazioarteko mintegia Elgoirbarko Makina Herreminta Institutuan (IHM)

“Lanbide Heziketa, Irakaskuntza Eraberritzen. Formación Profesional, Innovando el proceso de enseñanza-aprendizaje” izenburupean nazioarteko mintegia antolatu du, azaroaren 28an, Elgoibarko Makina Herreminta Institutuak (IHM).

Mintegia antolatzearen helburuen artean POPBL metodologia aplikatzen den beste erakunde batzuen esperientziak ezagutzea eta informazio elkartrukerako gunea sortzea dira aipagarri. Mintegian, IMHko Proiektutan Oinarritutako Ikaskuntza (POI) kasuaz gain, beste hiru esperientzia aurkeztuko dira. Bertan izango dira Mondragon Unibertsitateko Eskola Politeknikoaren ordezkari lanetan Nestor Arana eta Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultateko Pili Sagasta eta Mariam Bilbatua; nazioarteko aditua, berriz, Aalborg Unibertsitateko (Danimarka) Ingeniaritza, Zientzia eta Medikuntza fakultateko zuzendari den Torben Rosenorn jauna izango da eta, azkenik, Imanol Iturria, Juan Ignacio Irizar eta Ander Elola,IMHko ordezkariei emango zaie hitza. Mintegia ikasleen testigantzarekin amaituko da.

Ildo honetan, esan, IMH hezkuntza proiektu berri batean murgildua dagoela, GUNEKA lankidetza gunean. Bertan Bergara, Usurbil, Tolosa eta Irungo Bidasoa ikastetxeek ere parte hartzen dute. Lankidetza gune honek ikastetxeetan antolamendu eta funtzionamendu berriak garatzea du helburu, eta ildo horretan, ikasgelaren antolamendua eta irakaslearen rolaren eraldaketa ditu erronkarik behinenak.