Cambiar a contenido. Saltar a navegación

Mondragon Unibertsitatea

Secciones
sectionbanner.gif

Aldizkariak-Revistas

Home Aldizkariak Revistas Mendeberriak Mendeberriak 8 Mondragon Goi Eskola Politeknikoa (MGEP)

Mondragon Goi Eskola Politeknikoa (MGEP)

Miren Zubizarreta es coordinadora del proyecto Mendeberri de la Escuela Politécnica Superior de Mondragon Unibertsitatea. Ante los nuevos retos del nuevo paradigma, nos ha hablado de las acciones que han llevado a cabo en relación a los retos que conlleva el Espacio Europeo de Educación Superior, y, cómo se concibe la formación en su facultad y los requisitos que ello requiere tanto por parte del alumnado como del profesorado.


1.    Gaur egun, Europar Konbergentziari begira, oro har, eta hezkuntza prozesuen berrikuntzari begira, zeintzuk dira aurreikusten dituzuen erronka nagusiak zuen fakultatean?

Europako konbergentziak hiru ardatz nagusi irudikatu ditu Estatuetako unibertsitateetako titulazioen berdiseinurako:

Bata, titulu unibertsitarioen erkatzeko aukera eta baliokidetasuna bilatzen duena. Ardatz honi aurre egiteko lehenengoz Estatuko titulazioen mapa eta beraien egiturari itxaron behar diogu.

Bigarrena, Formazioa ikasleengan eta aprendizaian oinarritzea da, hau da, ikaslea ikaste prozesuaren protagonista egin eta prozesuaren output-a ikasleak ikasten duena bilakatu.

Eta hirugarrena, Kalitatea, unibertsitateak gizartearen konfiantza lortu behar du eta beraz formazio programek beronen eskakizunak bete behar ditu.

Mendeberri proiektuak bigarren eta hirugarren ardatzak landu izan ditu MGEP-ko titulazioetan, beraz, orain zain gaude gobernuen irizpideei gure titulazio ororen berdiseinuei ekiteko beste bi ardatzen inguruan sortutako modeloak ezarriz.


2.    Testuinguru horretan, zeintzuk lirateke jorratu beharreko formazio eremuak?

Ikasleen formazioa beti ere konpetentzia espezifikoen eta zeharkakoen lorpenean oinarrituta behar du izan, beraz, irakaslea formazio hori emateko prest egon behar du. Honek baina ez du esan nahi irakasle guztiak gai izan behar dutenik formazioko edozein eremutan, baizik eta konpetentzia desberdinak lantzeko irakasle desberdinak behar ditugula.

Beste alde batetik, formazio prozesuak ikasleek era autonomoan eta arduraz lan egin dezaten eskatzen du eta, honetan, prozesu hauek ondo bideratzen ikasi beharko dugu irakasleok.

Ikaste metodologia desberdinen zergatiak, metodologia hauen emaitzekin zerikusia dutenez bakoitzaren balioaz jabetu behar du irakasleak.


3.    Zein modalitate, formazio mota proposatzen dituzue egun eta etorkizunari begira? Zein abantaila/desabantaila ditu bakoitzak?

Eskolan jarraitu izan den irakasleen metodologia beti oinarritu da irakasleen eskakizun arabera. Gure filosofia gai honetan “eskaeran oinarritutako formazioa dago, hau da saiatu izan gara beti irakasleriak eskatutako formazioa eskaintzen.

Honek dakarren abantaila irakasleak asetu nahi duen behar bati erantzuten diogula da, beste alde batetik daukan arriskua gertura eta ezagutzen dugunari begira egotea da. Horregatik ikusten dugu interesgarria bideratzaileetatik planteamendu ausartak eta berritzaileak egitea.