Cambiar a contenido. Saltar a navegación

Mondragon Unibertsitatea

Secciones
sectionbanner.gif

Aldizkariak-Revistas

Home Aldizkariak Revistas Mendeberriak Mendeberriak 8 Formazio modalitateak eta tresnak

Formazio modalitateak eta tresnak

El enfoque profesional de la formación integrada del docente universitario es la tendencia que está prevaleciendo en el contexto actual de la educación superior. Además, se están produciendo profundos cambios tanto en la sociedad como en el contexto universitario europeo (Espacio Europeo de Educación Superior). Todo ello requiere la puesta en marcha de procesos permanentes de socialización y mejora por parte del profesorado universitario. Nos estamos refiriendo a la formación permanente. En esta sección presentamos tres experiencias que estamos llevando a cabo en la Universidad Mondragon.


Unibertsitateko irakaslea profesional bezala

Egun, munduan, unibertsitateko irakaslea profesional bezala irudikatzen da, bere baitan irakasteko eta ikertzeko konpetentziak biltzen dituen profesional bezala. Hartara, prestakuntza teoriko sendoaz gainera, irakasteko gaitasuna ere behar du; hau da, bere jarduna erraztuko duten estrategia pedagogikoak menderatzeaz gain, oinarrizko trebetasunak, pertsonalak zein teknikoak, eskuratzea beharrezko izango zaio.

Horretara bideraturik, unibertsitateko irakaslearen formazioa etengabeko prozesutzat hartu behar da, eboluzioan dagoena, egituratua eta sistematikoki programatuta dagoena: bizitza osoko formazioa.


Bizitza osoko formazioaren ardatzak: Ikerketa-ekintza eta Ikaskuntza Komunitateak

Unibertsitate mailako irakaskuntzaren hobekuntzara bideratutako programen diseinuak, erakundeak berak, oro har, eta bertako kideek, bereziki, dituzten arazo, aurreikuspen eta beharrei erantzun behar die. Hau horrela izanik, formazio programa oro abian jarri aurretik, formazio beharren azterketa bat egitea beharrezko izango da. Hots, irakasleriaren beharrak aintzat hartzea ezinbesteko da unibertsitate mailako irakasleriaren kalitatea hobetu eta beraiei zuzendutako formazio didaktiko errealista bat diseinatzea helburu diren heinean.

Erronka horiei eraginkortasunez erantzuteko, eta orain artean ohiko diren formazio metodoek azaleratu dituzten gabeziak ikusirik -teoriaren eta praktikaren arteko lotura zailtzen dute-, Ikerketa-Ekintza eta Ikaskuntza Komunitateak dira proposatzen diren formazio metodo alternatiboak.


Ikerketa-ekintza

Irakasleriaren jarduna hobetzeko bitartekoa da Ikerketa-Ekintza. Praktika abiapuntutzat hartuz, ikastetxe/unibertsitate erakundeak eta irakasleek hartzen dute beren gain beren jarduna ikertzeko konpromisoa. Irakaskuntza eta ikerketa batera garatzen dira, beraz. Irakaskuntza ikerketa- ekintza bezala planteatzen da eta ikerketa auto hausnarketarako, eta, ondorioz, hobekuntzarako tresna gisa.

Hartara, irakasleriaren formazioan eragin negatiboa duen teoria eta praktikaren arteko banaketa gainditu nahi da. Finean, ohiko formazio ereduan teoria da praktika oinarritu eta gidatzen duena; Ikerketa-ekintzan, ostera, praktika ardaztzat hartzen da. Prozesua praktikatik abiatzen da eta praktika hausnarketa eta teoria berria eraikitzeko tresna gisa hartzen da (ezagutza-ekintzan, Schön, 19921).

Horrela, egun, irakasleriaren etengabeko prestakuntza bitarteko kolaboratzaileago bezala planteatzen da; BERAIEKIN lan egiteko era bezala, BERAIEN GAIN lan egiteko baino.
   

Ikaskuntza-Komunitateak

Ikaskuntza-Komunitateak eskaintzen digu guztiontzat izango den informazioaren gizarte bat lortzera bideratuta dagoen hezkuntza erantzun berdintzaile bezala planteatzeko aukera (Jaussi eta Luna, 20022). Guztiok daukagun kalitatezko hezkuntza jasotzeko eskubidetik abiatuz, norbanakoaren gaitasunen aldeko apustua egitea da, beraz, Ikaskuntza Komunitatea, helburu hori lortzeko komunitate guztiaren laguntza aintzat hartuko duena.

Ildo horretatik, eta egungo gizartearen beharrekiko koherenteago den unibertsitatearen kalitatea eta hobekuntza oinarrian, honakoak eskaintzen dizkigu hezkuntza-erakundea ikaskuntza-komunitate bezala itxuratzeak:

  •     Hezkuntza ulertzeko era berri bat, egungo gizartearen beharrei erantzutera bideratua dagoen hezkuntza kontzeptu berria: IKASKUNTZA DIALOGIKOA.
  •     Behar horiei erantzuteko ikasleak gaitzeko gaitasuna duen irakaslearen kontzeptu berria: IRAKASLE ERREFLEXIBOA, elkarrizketa erraztu eta hausnarketa bideratuko duen irakaslea; bere ingurunearekin elkarrekintza konstantean dagoen irakaslea, erabakiak hartzen dituen subjektua.
  •     Ezagutza ulertzeko era berri bat: EZAGUTZA EKINTZAN.


Eta guzti hori posible egingo duen etengabeko formazioaren garrantzia eta ezinbestekotasuna.