Cambiar a contenido. Saltar a navegación

Mondragon Unibertsitatea

Secciones
sectionbanner.gif

Aldizkariak-Revistas

Home Aldizkariak Revistas Mendeberriak Mendeberriak 8 Formazio ekintzak MUn

Formazio ekintzak MUn

24 orduko irakaslerian mintegia egin dute Mondragon Goi Eskola Politeknikoan. Bertan 25 irakasleak hartu dute parte. Hurrengo mintegian jorratuko duten gaia honakoa izango da: “Aldaketaren zergatia hezkuntza unibertsitarioan”

Team Academy-ko (Finlandia) bi ikasle gure artean


Team Academy-ko bi ikasle, Jenni Hyvarinen eta Sari veripaa, izan dira Mondragon Unibertsitatean urriaren 17tik 30era bitartean. Team Academy Jyväskylä Polytechnic-en barne dagoen unitatea da, marketing eta enpresaritza ikasketetan espezialdua. Bere bereizgarri nagusia darabilten ikaskuntza/irakasuntza metodologia da, eginez ikasten baitute, hau da, ikasketak hasi orduko bilakatzen dira ikasleak “enpresari”. Beren esperientziaren berri jasotzeko aukera izan genuen MGEP, ETEO, HUHEZI eta Bidasoako campuseko ikasle eta irakasleok.



HUHEZI

Joaquim Dolz irakaslearen bisita  

Joaquim Dolz irakasle eta ikertzailearen bisitaldia izan genuen HUHEZIn, joan den urriaren 9 eta 10ean. Egun Geneva-ko Unibertsitateko Psikologia eta Hezkuntza Zientzien fakultatean dihardu lanean Joaquim Dolzek, Hizkuntzen Didaktika taldean. Bere ekarria oso interesgarria da, batez ere Hizkuntzaren Ikuspegi Komunikatiboan. Besteak beste, frantsesaren irakaskuntzan (Genevako kantoian) eta Hezkuntza Proiektu Eleanitzean (Andorran) parte hartu du. Liburu ugari idatzi ditu hizkuntzaren inguruan, horien artean argitaratzear du “Per a un ensenyament de l’oral”, Bernard Schneuwly lankidearekin kolaborazioan.

Gure artean eman dituen bi egunetan bereziki bi arlo izan ditugu langai, “Hizkuntzen portfolioa” alde batetik eta, bestetik, “Ahozko hizkuntza ikasgelan”.


Elisabeth Coelhoren bisita

Elisabeth Coelho izan da HUHEZIn, kulturaniztasuna gaitzat hartuta, azaroaren 17-21era, antolatu diren jardunaldietara gonbidatuta. Jardunaldiak EUSKALIT erakundearekin elkarlanean antolatu dira.

Elisabeth Coelho kulturaniztasunaren esparruan esperientzia eta izen handiko aditua da. Bere jarduna etorkinen eta hizkuntza gutxituen ikasleekiko esku-hartzean oinarritzen da, lehen hezkuntzan, bereziki. Egun Kanadako gobernuarentzat dihardu lanean, ikasle etorkinen eta ingelera bigarren hizkuntzatzat duten ikasleen hezitzaileei gidaritza eskaintzen. Halaber Torontoko Unibertsitatean eta Toronto District School Board-en ere jarduna da, beti ere aipatu esparru horietan diharduten irakasleei formazioa eskaintzen. Kanada, Estatu Batuak eta Espainiako hezitzaileekin ere lan egin izan du.

Horrez gain, bere ekoizpen oparoa ere aipatu beharrekoa da, izan ere, liburu eta material didaktiko ugari ekoitzi baititu, besteak beste, honako gaien inguruan: ikasle etorkinentzat eta beren gurasoentzat harrera planak eta orientabideak, curriculumaren ikuspegi kulturanitza, kulturalki inklusiboak diren ikaskuntza testuinguruak, etorkinentzat eta bigarren hizkuntzaren ikasleentzat hizkuntza formazioa eta orientabideak eta abar luze bat.


MGEP

Mintegia

24 orduko irakaslerian mintegia egin dute Mondragon Goi Eskola Politeknikoan. Bertan 25 irakaslek hartu dute parte. Hurrengo mintegian jorratuko duten gaia honakoa izango da: “Aldaketaren zergatia hezkuntza unibertsitarioan”