Cambiar a contenido. Saltar a navegación

Mondragon Unibertsitatea

Secciones
sectionbanner.gif

Aldizkariak-Revistas

Home Aldizkariak Revistas Mendeberriak Mendeberriak 8 Enpresa Zientzien Fakultatea (ETEO)

Enpresa Zientzien Fakultatea (ETEO)

Nekane Maiztegi es coordinadora del proyecto Mendeberri de la facultad de Ciencias Empresariales (ETEO). Hemos acudido a ella para saber cómo conciben la formación permanente en su facultad y las acciones que están llevando a cabo para hacer frente a la transformación de la educación universitaria y sus nuevos requisitos. Ofrecer a los alumnos una formación integral y compartir el conocimiento entre el profesorado son algunas de las claves mencionadas por Maiztegi.


1.    Gaur egun, Europako Konbergentziari begira, oro har, eta hezkuntza prozesuen berrikuntzari begira, zeintzuk dira aurreikusten dituzuen erronka nagusiak zuen fakultatean?

Gaur egun, unibertsitate guztiak Goi Mailako Hezkuntzako Europar Gunea deritzonarekin bat egiteko prozesuan ari gara. Hori horrela izanda, gure fakultatean daukagun erronkarik nagusiena ikasleari formazio integrala eskaintzea da, hau da, ezagutza teknikoaz gain, osagarriak diren zeharkako konpetentzietan ere goi mailako eta kalitatezko formazioa eskaintzea gure ikasleei. Hezkuntza-prozesuen berrikuntzak dioenez, ikaslea bere formazioaren jabe eta liderra izan behar da, eta guk hori lortuko dituen medio eta tresnak eskaini behar dizkiogu. Azpimarratu behar dut guk Mendeberri proiektuaren bitartez daukagula bideratuta guztia.


2.    Testuinguru horretan, zeintzuk lirateke jorratu beharreko formazio-eremuak?

Formazio integrala eskaini ahal izateko, irakaslearen funtzio edo rola aldatu egin behar dela jakina da. Ikaslea protagonista den irakaskuntzan, irakaslea ez da izan behar ezagutzaren igorle soila, baizik eta beharrezkoak diren metodologia berritzaileek exijitzen duten tutore eta dinamizatzaile lana ere bete beharko du. Hori dela eta, irakasleen funtzio horien aldaketari aurre egiteko, formazio sakona behar dugula ikusten dugu.

Bestalde, nahiz eta jadanik askok, metodologia desberdin eta berritzaile horietan formazio jasoa daukagun, Mendeberri proiektuaren hedapena aurrera doanez, oraindik ere gure fakultatean hainbat irakaslek formazio hori jasotzeko beharra daukate.

Formaziorako beste eremu bat zeharkako konpetentziek osatzen dute, ez hainbeste beraien aplikazioak, baina bai beraien balorazioak. Beraz, zeharkako konpetentzien balorazioari buruzko formazioaren beharra daukagu.


3.    Zeintzuk modalitate, formazio mota proposatzen dituzue egun eta etorkizunari begira? Zein abantaila/ desabantaila ditu bakoitzak?

Mendeberri proiektuaren aplikazioa aurrera doanez, eta fakultatean hainbat irakasle prozesu honetan murgilduta daudenez, formazio bide bat, gure artean ezagutza konpartitzea izaten da. Hau da, ikas dezagun gure lankideek duten esperientzietatik.

Honetaz aparte, kanpo-formazioa ere erabiliko dugu. Beste batzuen esperientziak ezagutzeko, eta, gainera, gai hauetan adituak diren pertsonak fakultatera ekarriz.

Formaziorako beste bide bat, jardunaldi espezializatuetan parte hartzea izaten da.

Formazio bide guztiak baliagarriak gertatzen dira, gure esparruetan duten aplikagarritasuna neurtu behar delarik kasu bakoitzean.