Cambiar a contenido. Saltar a navegación

Mondragon Unibertsitatea

Secciones
sectionbanner.gif

Aldizkariak-Revistas

Liburuak

Nuevas claves para la docencia universitaria en el Espacio europeo de Educación Superior. (2005). BENITO, Águeda eta CRUZ, Ana. Madrid: Narcea.

Europar Konbergentziak eraldaketa sakonak dakartza Unibertsitatearen hezkuntza planteamenduetara. Ildo horretan, eta eraldaketa prozesu hori erraztu asmoz, adibide anitzez lagundutako gomendio praktikoak eskaintzea du helburu orriotara dakargun liburu honek. Era lau eta zuzenean idatzia, eta formatu argi eta erabilgarria lagun, irakaskuntzaren ikuspegi berriaren oinarrien azalpenak aurkituko ditu irakurleak liburuaren hasieran. Liburuaren muina, oinarri horien ezarpenerako erabilgarri gerta daitezkeen tresna eta gomendioek osatzen dute. Horiez gain, ebaluaketa eta IKT eta komunikazioarekin lotutako gaiak ere mintzagai dituzte egileek. Interesgune bakoitza ilustratzen duten adibideez gain, gaian sakontzeko hainbat esteka edo link ere eskuratzen zaizkio irakurleari. Hausnarketarako gonbidapena eginez, hainbat galdera luzatzen dira atal bakoitzaren bukaeran.

Águeda Benito Zientzia Fisikoetan lizentziaduna eta Hezkuntza Zientzietan Doktore da. Ana Cruz, Filosofia eta Hezkuntzan lizentziaduna da. Biek ere, eskarmentu handia dute europar eremuarekin eta irakasleriaren eguneratzearekin lotutako gaietan


Enseñar en la sociedad del conocimiento (2003). HARGREAVES, Andy. Barcelona: Octaedro.

Aurkezten dizugun bigarren liburu honek ere hezkuntzaren esparruan ematen ari diren eraldaketa esanguratsuak ditu hizpide, baina kasuan bigarren hezkuntza du aztergai autoreak. Estatu Batuetan eta Kanadan egindako ikerketetan oinarriturik, bigarren hezkuntzako ikastetxeetan egindako erreforma eta hobekuntzak ditu oinarri. Aitzitik, eraldaketa horietan baino, horien ondorioetan jarri nahi izan du bere arreta egileak. Izan ere, hezkuntza maila hobetzearen karira, egun, homogeneizazioaren aldeko joerak gailentzen ari dira autore honen esanetan. Egoera horren aurrean, aniztasuna eta dibertsifikazioaren aldeko aldarria egiten du Hargreaves-ek. Horrela, ikasleak hiritar aktibo izateko eta gizartearen erronkei aurre egiteko prestatuko dituen irakaskuntza sortzaile eta integratzailearen aldeko apustua egiten du egileak liburu honetan, eraldaketa hori posible egingo duten bide desberdinak aztertuz.

Andy Hargreaves Teoria eta Politikarako Ikerketen Departamenduko irakasle eta Ontarioko Hezkuntzarako Ikerketen Institutuko Hezkuntza Aldaketarako Nazioarteko Zentroko zuzendarikide da Torontoko Unibertsitatean (Kanada). Egile berberarenak dira baita ere Una educación para el cambio (Lorna Earl eta Jim Ryan-ekin batean) eta Aprender a cambiar (Shawn Moore eta Susan Manning-ekin batean), biak ere Octaedro argitaletxeak argitaratuak.