Zeharkako Konpetentziak: Ikasten Ikasi
Carles Monereo es doctor en Psicología y profesor titular del departamento de Psicología de la Educación de la Universidad Autónoma de Barcelona. También es creador y coordinador del “Seminario Interuniversitario para la Investigación en Estrategias de Aprendizaje”, entre otros. El pasado mes de febrero, participó en el seminario “El desarrollo de competencias transversales en la educación universitaria” organizado por la Universidad Mondragon (MU). Las aportaciones recogidas en dicho seminario conforman el contenido de este artículo sobre “Aprender a aprender”.
Azken hamarkadetan eraldaketa ugari eman da gizartean eta, bide batez, gizarteak profesionalari egiten dizkion eskakizunetan eta aurkezten dizkion erronketan ere aldaketa asko gertatu da. Ezagutzaren gizartearen erronkak 5 ardatzetan biltzen ditu Monereo jaunak, ikasten ikasi konpetentziaren beharra justifikatzen dutenak: kopurua (informazio espezializatua bilatu); iraungipena (etengabe berritu); ziurtasuna (kritikoki aukeratu); ulermena (lengoaia desberdinen ulermena) eta komunikazioa (adierazpena).
Hezkuntzaren helburua gizartearen eskakizun eta erronkei erantzutea da, eta, horrenbestez, egoera berri honetara egokitzera bideratuta legoke Europar Konbergentziarekin batera etorriko den ECTS kreditu sistema. Horrela, ikasmaila bakoitzean lortu beharreko helburuak (hemen zegoen gidoia kendu egin behar da) eskuratu beharreko konpetentzia terminotan definituta daudenak (hemen zegoen gidoia kendu egin behar da) lortzeko, ikasleak egin behar duen lan-zama islatzen dute kredituek. ECTS kreditu bakoitzak 25-30 orduko lan-zama barne hartzen du.
Ikasten ikasi konpetentzia: definizioa eta baldintzak.
Zeregin eremu zabalei zuzendutako trebetasun multzo bezala definitu zituen konpetentziak Monereok. Egoera berrietara orokortu eta transferitzeaz bat, hainbat testuingurutan aurki daitezkeen arazoei arrakastaz aurre egitea ahalbidetzen duten trebetasun-multzo bezala. Konpetentzien artean ikasten ikastea, ezagutza berriak garatzeko lehendik ikasitako ezagutzak eta estrategiak erabiltzea eta egoera desberdinen aurrean estrategiarik egokiena hautatzen jakitean datzala adierazi zuen.
Alta, berorren garapenerako zenbait baldintzaren bermea azpimarratu zuen Moreneok (ikus 1. taula):
Estrategia orokorrak eta sekuentziatzeko irizpideak
Ikasleak taldean ikasten ikas dezaten helburu izanik, honako estrategia orokorrak proposatu zituen Monereok:
- Ikasleek maiz aurkituko dituzten arazo profesionalak eta haien ebazpen estrategiak identifikatu.
- Diziplinarteko prozedurak identifikatu, ekintzak koordinatuz eta transferentziak bultzatuz.
- Prozesua modelatu eta transferentziak ahalbidetu.
- Estrategiak garatzeko ikaste testuinguruak identifikatu.
Hein berean konpetentzien garapen prozesuaren sekuentziaketa irizpideak honakoetan bildu zituen Monereok:
- Gero eta helburu konplexuagoetara zuzendu ikasleak.
- Gero eta kontrol eta erregulazio kontzienteagoa eskatu ikasleei.
- Denborak aurrera egin ahala, egoera ezberdinagoak eta ezezagunagoak proposatu.
- Prozeduretan zailtasun maila handitzen joan.
Ikasleek ikasten ikas dezaten trebatzeko ez ezik, gainontzeko konpetentzietan ere trebatzeko (talde lana, komunikazio eraginkorra, arazoen ebazpena, lidergoa, erabaki hartzea edota ikuspegi globala izatea ditu xede MUk) hainbat baliabide ere aipatu zituen aditu honek, hala nola,
- Modelatzea.
- Apunteen dossierrak.
- Hausnarketa metakognitiboa.
- Portafolioa.
| 1. taula Konpetentziak garatzeko baldintzak |
|