Ikasten Ikasi Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoan
Miren Zubizarreta centró su intervención en una de lascompetencias básicas en el contexto educativo: aprender a aprender. Tomando como hilo conductor esta competencia, expuso los diferentes escenarios que se han ido creando en la Escuela Politécnica Superior de Mondragon Unibertsitatea con el propósito de aprender a aprender pero, también de enseñar a aprender.
Ikaskuntzaren testuingurua definitzen duen hiruki didaktikoa (ikaslea-irakaslea-edukiaren arteko elkarrekintza eta berau bideratzen duen metodo didaktikoa) abiapuntutzat harturik, ikasle eta irakasleen rolak honakoetan biltzen dira:
Ikaslea
Ikastuna da (aprendiza)
Ikasteko estrategiak aplikatu behar ditu.
Ikaskuntza prozesuan zehar sortzen diren arazoei aurre egin eta arazoak ebatzi behar ditu.
Irakaslea
Eskaini beharreko diziplinetan aditua.
Ikaskuntza estrategietan ikasleak orientatu behar ditu.
Ikaslearen ikaskuntza prozesua gidatzeko edukiak prozesuaren arabera egokitu behar ditu.
Ikaskuntzaren testuinguru horretan, eta ikaskuntza esanguratsua (ikasten ikasi) lortzeko esku-hartze metodologiko anitzaren aldeko apustua egin duela Goi Eskola Politeknikoak (GEP) adierazi zuen Zubizarretak. Horrela, GEPren ibilbidea bi ardatzen baitan garatu dela azaldu zuen: gaira orientatuta eta proiektura orientatuta.
Ikasten ikastea eta ikasten irakastea: ikaskuntza aktiboa sustatzen duten metodologiak
Ikaskuntza berriak sortzera bideraturik, sortzen diren egoera berri orotan, ezagutza eskuratu eta garatzeko eta, bide batez, sortzen diren egoera berrietara transferitzeko prozedura eta testuinguru egokienen inguruan hausnartuz, aurretiaz eskuratutako ezagutza eta estrategiak aplikatzea; horretan datza ikasten ikasteak eta irakasten ikasteak.
Ildo horretan, GEPeko hezkuntza proiektuaren baitan, ikaskuntza aktiboa sustatzera bideratuta dauden metodologiak, elkar osagarriak direnak, identifikatu zituen Miren Zubizarretak: eskola magistrala, ariketak, praktikak laborategian edota ordenagailu gelan eta diziplinarteko proiektua hurrenez hurren. Ezagutzaren eraikuntza prozesuaren modalitateek irudikatzen dituzten espaziootako bakoitzean egindako birplantamenduen berri ematen da jarraian:
Eskola magistrala (aurre-eraikitzailea)
Eskola edo saio magistralaren helburuak honakoetara bideratuta daude:
- Beste bitarteko batzuen bidez jasotzea zaila den informazioa transmititzea.
- Materian aurrera arintasun gehiagoz egitea.
- Ikasleari zailak zaizkion edukien ulermena erraztea.
Bestalde, ikaskuntza aktiboaren aplikazioa zedarritzen duten alderdiak honakoak dira metodologi honetan:
- Ondo egituratutako galderen formulazioa.
- Debate saioetan parte-hartzea sustatzen da ikasleen artean.
- Taldekako jarduera saioak egiten dira.
Ariketak (berreraikitzailea)
Eskola magistraletan jasotako informazioa ezagutza bilakatzera bideratutako espazioa osatzen dute ariketek. Ariketak 3-5 ikasleko taldetan garatzen dira, honakoetara bideratuta:
- Taldearen ezagutzak homogeneizatzera (taldearen laguntzaz baliatuz eta bigarren maila batean, irakaslearenaz baliatuz).
- Taldearen ikaskuntza kooperatibora. Taldea da jarduera ebaztearen arduradun, ez norbanakoa.
- Taldekide guztiek maila berbera lortzera (idealki behintzat).
Bestalde, taldeko kide den edonork lortutako nota talde osoari esleitzen zaio.
Laborategiko edo ordenagailu gelako praktikak (berreraikitzailea)
Praktika hauek bi helburu nagusi dituzte:
- Saio magistraletan jasotako informazioa birmoldatzea.
- Titulazioari dagozkion tresnen inguruko ezagutza praktiko osagarria eskuratzea.
Biko taldeetan antolaturik, ikasleei interesgarriak zaizkien lan eta praktikak planteatzen zaizkie.
Diziplinarteko proiektua (ko-eraikitzailea)
Hiru helburu nagusitara bideratuta daude proiektuok:
- Materia desberdinetako ezagutzak integratzea.
- Ikasitakoaren aplikazio esparruak azaltzea.
- Emandako materien osagarri diren ezagutza berriak lortzea.
Horretara bideratutako prozesua zortzi urratsetan ardazten da; honakoetan hurrenez hurren: hasierako arazoa; arazoaren azterketa; galderen formulazioa; arazoaren zedarritzea; soluzioa edo ebazpena; eztabaida/ondorioa; inplementazioa; txostena. Ikaskuntza aktiboaren bidez, 5-7 ikasleko taldetan banaturik, ikasleak motibatzea eta autonomoki jardutea bilatzen da. Ikasleen protagonismoa gehitzeaz bat, irakaslea ikaskuntzaren gidari eta bideratzaile bilakatzen da.
Ikastea eta irakastea
Ikaste eta irakaste zikloak, Kolb-en (1984) ikaskuntza zikloari jarraiki, bi abiapuntutan oinarrituta irudikatzen dituztela adierazi zuen Zubizarretak. Alde batetik, norberaren esperientzia eta, bestetik, teoria. Horrela, norberaren esperientziatik abiatuz -arazoaren behaketa eta azterketarekin hasten dena-, arazoaren inguruko hausnarketa sustatzen da –zertaz konturatu zara?. Hausnarketa horren emaitzek ezagutzaren kontzeptualizaziora (teoriaren aplikazioa) eta orokortzera (Zergatik da esanguratsua? Zer ikas dezaket/dezakegu hemendik?) eraman behar dute ikaslea. Lortutako erantzunek galdera berrien sorrera eragingo dute, plangintza –zer gertatuko da gero? zer aldatu nahi dugu?- zikloari berriro ekinez.