Berriak
Internet y competencias básicas: aprender a colaborar, a comunicarse, a participar a aprender. (2005). MONEREO, C.(koord.) et al. Barcelona: Graó.
“El futuro como lúcidamente presagiaba Groucho Marx, no sólo ya no es lo que era, (…), sino que tampoco sabemos lo que será”. Hitzokin ekiten dio autoreak orriotara dakargun liburu honen aurkezpenari. Etorkizunaren nolakotasunaz ezer ez badakigu ere, jakin badakigu etorkizunaren eraikuntzak herritar ororen elkarlana eta parte hartzea eskatzen duela. Ildo horretan, hezitzaileok dugun erantzukizuna aipatzen du autoreak. Horren barne, XXI. mende honetan bizirauteko ikasleek eskuratu beharreko oinarrizko konpetentzien transmisioa dugu ekidinezinezko lehentasun. Informazio esanguratsua hautatzen ikastea, beste kide batzuekin eraginkorki jarduten ikastea, testuinguru anitzetan egokitasunez komunikatzen ikastea lirateke, besteak beste, oinarrizkotzat jo genitzakeen konpetentzia horietarik zenbait. Alta, horretan bat bagentozke ere, aski nabarmengarria da gure hezkuntza programetan eta saioetan alor horien lanketan hautematen den hutsunea. Liburu honetan biltzen diren hausnarketa, ideia, jarduera, material eta bitartekoek, ikasleekiko elkarrekintza eta konpetentzia horiek garatzeko tresna ezin egokiagoa den Interneta ardatz harturik, konpetentzia horien lanketa erraztea dute helburu.
La universidad ante la nueva cultura educativa. Enseñar y aprender para la autonomía. MONEREO, C. eta POZO, J.I. (Ed.). Barcelona: Universitat Autònoma, Institut de Ciències de l’Educació; Madrid:Síntesis.
Barcelonako Unibertsitate Autonomoan (UAB) 2000. urtean egindako mintegian jasotako ekarpenek osatzen dute aurkezten dizugun bigarren liburu hau. Alta, liburu honen izateak eta mamiak badute aurrekaririk. Izan ere, ikaskuntza estrategikoaren inguruan egindako lehen mintegian (1998, Madrileko Unibertsitate Autonomoa) jasotako ekarpenei testuinguru konkretu bat eskaintzeko xedez antolatu zen bigarren mintegi hau. Agente zehatzak eta curriculumeko eduki jakinak biltzen dituen testuinguruaz dihardugu; kasuan, unibertsitateaz. Izan ere, ez al da paradoxikoa ikasgeletan ematen diren ezagutzaren kudeaketa era desberdinei ez zaiela hausnarketarik eskaintzen ezagutzaren ekoizpenerako leku pribilegiatua behar lukeen, eta den, unibertsitatean? Hain zuzen, horretara bideratua legoke liburu honen asmo nagusia, hots, irakasle eta ikasleak eurak izan daitezen irakaskuntza/ ikaskuntzari dagozkien erabakiak hartzen dituztenak; eta ez alderantziz. Horrela, unibertsitateko ikasgeletako irakaskuntza eta ikaskuntza praktikak hobetzeko marko teorikoez eta esperientzia praktikoez gaindi, praktika horiek oinarri behar lituzketen curriculum planteamenduak aurkituko dituzu liburu honetan.
Pozo, J.I. & Monereo, C. (koord.). (1999). El aprendizaje estratégico. Enseñar a aprender desde el currículo. Madrid: Santillana.