Cambiar a contenido. Saltar a navegación

Mondragon Unibertsitatea

Secciones
sectionbanner.gif

Actualidad

Home Revistas Muniversitas Muniversitas3 Zerbitzuak

Zerbitzuak

M.U.k hainbat aukera eskaintzen ditu ikasleak ikastegitik gertu bizi daitezen

Arrasaten bertan, ikastetxe nagusia dago, Eskola Politeknikoan, eta hor 280 ikasle bizi daitezke. Oñatiko Campusak ere egoitza bat du, 36 ikaslerentzako lekuarekin. Unibertsitateak, bestalde, sistema bat sortu du ikasleak elkarrekin Bizi daitezen, alokatutako etxebizitzetan.

M.U.ra datozenean, ikasle askok nahiago izaten dute aste barruan unibertsitatearen inguruan bizi, astun egiten baitzaie egunero etxera itzultzea. Bertan geratuz gero, bi aukera izaten dituzte: ostatu hartzea unibertsitateak eskaintzen dituen egoitzetan, edo etxebizitza bat alokatzea beste ikaskide batzuekin batera.

Pedro Biteri Ikastetxe Nagusia Arrasateko campusean dago, eta lekua du 280 ikasle hartzeko. Banako logelak eskaintzen ditu, binakoak eta hirunakoak. Hainbat zerbitzu eskaintzen ditu: bilera gelak, ikasgelak, liburutegia, infogela, musika gela, prentsa gela, kirol instalakuntzak, gimnasioa eta jangela, besteak beste. Ikasturtean barrena ikastetxe nagusiak hitzaldiak antolatzen ditu, tertuliak, mintegiak, ikastaroak eta kirol txapelketak.

Oñatiko campusak Larrañan bertan du egoitza, Enpresa Zientzien Fakultatean. Gaur egun tokia du 36 ikaslerentzat, banako eta binako geletan. Hauek ohea dute, dutxa, armairua eta mahi bat ikasteko. Bertan ostatu hartzen duten ikasleek garbiketa zerbitzua dute, jantoki zerbitzua eta hainbat azpiegitura aisialdirako: egongela, telebista gela, ikasgela, infogela…

Nahiago dutenentzat etxebizitzetan bizi beste ikaskide batzuekin batera, Mondragon Unibertsitateak eskaintzen die web bidezko zerbitzu bat, eta hor ikasleek jakin ahal dute zenbat etxebizitza dauden osatu barik, non, zer preziotan, etab.

Dos residencias

1. Colegio Mayor Pedro Viteri

Está situado en el campus de Mondragón, y dispone de 280 plazas, repartidas en habitaciones individuales, dobles y triples. Ofrece varios servicios: sala de reuniones, salas de estudio, biblioteca, gimnasio, instalaciones deportivas y comedor. Su precio incluye desayuno, comida y cena.

2. Residencia de Oñati

Se encuentra en el campus de Oñati y ofrece 36 plazas, repartidas en habitaciones dobles y triples. Dispone de sala de estar, sala de TV, sala de estudios, aula informática… Su precio incluye desayuno y cena, así como limpieza de habitaciones y de ropa.

Volver al Índice