Cambiar a contenido. Saltar a navegación

Mondragon Unibertsitatea

Secciones
sectionbanner.gif

Actualidad

Home Revistas Muniversitas Muniversitas3 M.U. kirol zerbitzua

M.U. kirol zerbitzua

Unibertsitate kirola: definizioa eta testuingurua

Nahiz eta gehienoi lege kontua gai astuna suertatu, artikulu hau erabili nahi dugu azaltzeko euskal kirol legeak zer dioen unibertsitate kirolaren inguruan.

Ikasturte honetako azken artikulu honetan, jakinarazi nahi dugu geure lan esparrua: unibertsitate kirola. Horregatik, hurrengo lerroetan saiatuko gara unibertsitate kirolaren definizioa, kontzeptua eta bere testuingurua azaltzen.

Euskal Kirol Legeak, 1998an argitaratu zenak, honela defini tzen du unibertsitate kirola bigarren atalean: “Unibertsitate-elkarteko kideek berek bakarrik unibertsitateen kirol programen barruan burutzen dituzten kirol jarduera guztiak, aisialdikoak nahiz lehiakoak, joko dira unibertsitate-kiroltzat”.

Honetaz gain, beste hainbat aipamen garrantzitsu egiten ditu, hala nola unibertsitateen autonomiari buruz, non azaltzen den unibertsitateei dagokiela kirola antolatzea eta sustatzea; unibertsitate ezberdinetako kirol ekintzak bideratzeko Eusko Jaurlaritzak

sortuko duela Unibertsitate Kirolaren Euskal Batzordea; eta aginte publikoek laguntza emango dietela unibertsitateei beren eremuan kirola zabal dezaten. Halaber, lege horrek dio ezinbesteko esparrutzat jotzen duela unibertsitate kirola, kirola oro har gizarteratzeko edozein prozesutan.

“Kirol eta gizarte garapen handiko herrietako esperientziak erakusten digunez, unibertsitatea erakunde aproposa da kirol jarduera hedatzeko, kirol jardueraren jarraipena ziurtatzeko adin egokian dagoen biztanleria baitauka bere baitan”.

Baina unibertsitate kirola gauza gehiagogatik da garrantzitsua eta kontuan eduki beharrekoa, ez bakarrik kirolaren hedapenean egiten duen zubi lanagatik. Baina hau datorren urteko artikuluren batean…

Volver al Índice