Cambiar a contenido. Saltar a navegación

Mondragon Unibertsitatea

Secciones
sectionbanner.gif

Actualidad

Home Revistas Muniversitas Muniversitas3 HUHEZI: Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea

HUHEZI: Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea

Nekane Arratibel, HUHEZIKO dekano berria

arratibel

HUHEZIko Errektore Kontseiluak Nekane Arratibel aukeratu du Jose Antonio Mendikute oraingo dekanoa ordezkatzeko, honek uztailaren amaieran hartuko baitu erretiroa.

Nekane Arratibel Lazkaon jaio zen, Gipuzkoan, orain 38 urte, eta Antzuolan bizi da orain, ezkonduta eta 7 urteko seme batekin. Psikologia ikasi zuen EHUn, eta bertan egin zuen doktore tesia ere: “Helduen euskalduntzean reagiten duten faktore psikosozialak: motibazioaren rola”.

2000ko urrian hasi zen HUHEZIn irakasle lanetan. Aurten irakatsi du Gizarte Psikologia, Garapen Psikologikoa eskola adinean eta Helduen irakaskuntza. Psikopedagogiako koordinatzailea izan da, Hizkuntzen departamenduko buru eta 3. zikloko eta ikerkuntzako arduraduna. Ikasturte hau amaitu bitartean, Nekanek orpoz orpo egingo du lan Jose Antonio Mendikuterekin, karguaren gorabeherez jabetzeko.

Gela multimedia prest dago, Ikus-entzunezkoak lantzeko

Ikus-entzunezko Komunikazioan diharduten ikasleek prest dute gela multimedia bat, erabat digitala eta material berriarekin hornitua. Gela horretan argazkigintza landuko da, edizio elektronikoa, multimedia produkzioa, bideo produkzioa eta audio produkzioa.

Gela ia amaituta dago, eta bertan ikasleek honako azpiegitura hauek aurkituko dituzte:

  • Lau gela, bideo ediziorako. Horietatik, bi bereizmen handikoak.
  • Estudio bat audioa lantzeko.
  • Kontrol gela bat eta mintzalekua, dena 5.1 audio kalitatearekin.
  • Bost ordenagailu autoediziorako eta multimedia lanak egiteko.
  • Inprimagailu bat kalitate fotografiko gorenekoa, posterrak-eta egiteko.
  • Bi bideo kamera bereizmen handikoak (HDTV) eta bolante bat grabazio berezietarako.
  • Lau bideo kamera (Mini DV), erdi mailakoak.
  • Bi argazki kamera, bata profesionala eta bestea (12 MP) erdi profesionala (6 MP).
  • Bi ekipo argiztapenerako.
  • Lau mikro harigabeak.

Tx Multimedia enpresak lagundu du instalazioa egiten, eta Angel Katarain soinu ingeniaria arduratu da instalazioen audioa fintzen. Proiektuaren ikuskatze lanak, berriz, Mikel Usabiagak egin ditu. Ikasleak hasiak dira bertan edizio lanaketa egiten.

Volver al Índice