Cambiar a contenido. Saltar a navegación

Mondragon Unibertsitatea

Secciones
sectionbanner.gif

Actualidad

Home Revistas Muniversitas Muniversitas3 Erakundeak: Lanki

Erakundeak: Lanki

LANKI talde sendoa eratu du kooperatibismoaren inguruko hausnarketa bideratzeko

Lankidetzaren ikertegia da lanki, eta eskoriatzan du etxea, humanitate eta hezkuntza zientzien fakultatean. Hamar lagunek osatzen dute, eta horien egitekoa da ikertzea kooperatibak eta autoeraketa, eta hortik gogoeta nahiz prestakuntza eskaintzea kooperatibei.

Lankiren ernamuina izan zen Kooperatibismoaren Unibertsitate Institutua, 1998an sortua. Javier Retegiren agintealdian, baina, honek eskatu zien Jon Sarasuari eta Joseba Azkarragari proiektu bat formulatzea, eta horren ondorioz aprobetxatu egin zuten izena aldatu eta Lanki sortzeko. Testigantzaizeneko proiektua landuta, non bildu baitzituzten Arrasateko kooperatiba esperientziaren 45 ahots esangura- tsuenak, konturatu ziren hutsune handiak zeudela arlo sozialean eta edukatiboan. “Gu sortu ginen arlo horiek berpizteko zerbitzu eta akuilu moduan”, dio Jon Sarasua Lanki Ikertegiko zuzendariak. “Bigarren intuizioa izan zen kooperatibismotik harago jo behar genuela, eta autoeraketa hautatu genuen bigarren ardatz moduan ikertegirako. Horregatik begiratzen dugu MCCra ez ezik, baita euskal gizartera eta mundura, bereziki Hirugarren Mundura, Mundukiderekin batera”.

Hori guztia lantzeko, Lankik mimo handiz prestatu du jende gaztea. Sei urtean lan handia egin du barrura begira, mintegi lana egiten. Horren emaitza da gaurko taldea, hamar lagunek osatua, jende gaztea eta ondo prestatua. Gaur egun, honako lan hauek ditu Lankik esku artean:

  • Testigantzaproiektua. Aztertzen du Arrasateko cooperativa esperientziako protagonista handienen diskurtsoa. Beharrezkoa, kooperatiba prestakuntza berri bat egiteko.
  • Argitalpenak. Zazpi liburu argitaratu ditu, eta beste hiruzpalau, bidean.
  • MCCren esperientziaren zentzua. Gogoeta bat egin da MCCren kooperatiba guztietan, korporazioak bultzatuta. Lankik eraman du horren ardura teknikoa.
  • Interkooperazioa Hirugarren Munduarekin. Mundukiderekin batera.
  • Ikastaroak. Eta horiekin batera, mintegiak, ikerketa txikiagoak, enkarguzko liburuak…

Bi kezka nagusi ditu Lanki Ikertegiak gerora begira: master bat prestatzea, erreferente izan nahi duena kooperatibismoaren inguruan. Eta bigarrenik, bultzatzea eta elikatzea cooperativa prestakuntza bai MCCn eta baita M.U.n ere.

Volver al Índice