Elkarrizketa: Jose Antonio Mendikute
Jose Antonio Mendikute “Irakaskuntza eta kooperatibismoa izan dira nire iparrak”
Hamabost urterekin hasi zen lanean enpresa batean, baina 25 urterekin konturatu zen berea irakaskuntza zela. Irakaskuntza eta kooperatibak. Ikasturte hau amaitzearekin batera hartuko du erretiroa jose antonio mendikute huheziko dekanoak, karguan bost urte eginda.
Nolatan konturatu zinen zurea irakaskuntza zela?
Debabarreneko hiru enpresatan ibili nintzen lanean hamaika urte, administrazio eta finantza arloan, baina, halako batean, abisatu zidaten irakasle bat behar zutela Eibarko ikastetxe batean, Kontabilitatea eta Matemática ordu batzuk emateko. Baietz esan nuen, eta Orduña konturatu. Geroago, kooperatiben zurrunbiloan sartuta nenbilela —
Eibarren Joan XXIII kontsumo kooperatiba bat sortu genuen Antonio Cancelorekin batera, eta Eroskiko bigarren lehendakari izan nintzen—, orduan esquían zidaten ETEOn irakastea. Eta orduan, bai, bat egin zuten nire bi ametsek, irakasteak eta kooperatiba batean lan egiteak. Izan ere, geroago Euskadiko Kutxan lan egin nuen, Enpresa Dibisioko Aholkularitzan, baita Otaloran ere, baina sekula ez nion utzi iraleen kasteari, ezta hemen dekanoa izan naizen aldian ere.
Hain gazte lanean hasita, nola lortu zenuen doktore mailara iristea?
Garai hartan ez zegoen gaurko erraztasunik. Beste etxe askotan bezala, nirean ere ez zegoen dirurik unibertsitatera joateko. Ikastea nahi bagenuen, lan egin 10 ordu egunero, eta gero etxean ikasi, ez zegoen besterik. Lagun batzuen apunteak jasotzen nituen, eta horrela lizentziatu nintzen Ekonomia eta Empresa Zientzietan. Gero, ETEOn nengoela, aukera izan nuen Estatu Batuetan egonaldia egin eta ekonomian doktoretza prestatzeko.
Nola iritsi zinen HUHEZIra?
Otaloran nenbilela, Mondragón Unibertsitatea sortu zen, eta HUHEZIn abiatu zen karrera berri bat: Humanitateak-Enpresa. Hori zela eta, eskatu zidaten karrera hori zuzentzea, eta horrela etorri nintzen.
Zer aurkitu zenuen HUHEZIn?
Atentzioa eman zidan nolako hurbiltasuna zegoen irakas- iraleen eta ikasleen artean. Giroa ere oso ona zen, langileen artekoa. Beste kontu batek ere harritu ninduen: giro euskalduna. Ia eskola guztiak euskaraz ematen ziren.
Zeintzuk izan dira lan garrantzitsuenak dekano izan zaren denboran?
Lanik bereziena izan da fakultatea egituratzen joatea. Izan ere, ni hona iritsi nintzenean 30 bat langile izango ginen, eta Orduña zuzendaria banan-banan egon zitekeen gutako bakoitzarekin, eta horrela zuzendu. Orain, berriz, bikoiztu egin da langile kopurua.
Hori batetik, baina ikasketei dagokienez ere, sekulako hazkundea izan dugu. Hasieran Irakasle ikasketak eta prestakuntza iraunkorra ematen ziren soilik. Gero etorri ziren Humanitateak-Enpresa, Psikopedagogia, masterrak, Ikus-entzunezko komunikazioa, doktoretzak… Egituratu beharra zegoen guztia, gauzak behar bésala egiteko. Horregatik sortu genituen gestio unitate berriak eta bultzatu departamenduak
Zeintzuk dira HUHEZIren erronkak gerora begira?
Batetik, indartzea sortu den egitura, batez ere departamenduak. Bigarrenik, ikerkuntza bultzatzea; orain arte lehentasuna eman diogu hezkuntza ereduari, baina iritsi da sasoia ikerkuntzan sakontzeko. Eta hirugarrenik, uste dut kokatu behar dugula fakultatea Europako esparruan, hitzarmenak eginda nazioarteko unibertsitateekin. Horrekin batera, egokitu beharko ditugu gaur egun ditugun karrerak Europako esparru berrira. Eta horrek ere aldaketak ekarriko ditu.
HUHEZIk badu dekano berria, Nekane Arratibel. Nola antolatuko duzue kargu hartzea?
Elkarrekin egingo dugu lan ikasturtea amaitu arte. Erraza izango da, Nekane Zuzendaritzan dagoelako, eta oso sartuta fakultatearen nondik norakoetan.
Noiz hartuko duzu erretiroa?
Uztailaren bukaeran tokatzen zait, abuztuaren 1ean beteko ditut-eta 65 urte.
Ez duzu tentaziorik izan lehenago erretiratzeko?
Ez. Lana beti izan da inportantea nire bizitzan.
Zer egingo duzu behin erretiroa hartuta?
Iritsi naiz geltoki batera, eta utzi egin behar dut tren hau, baina beste bat hartuko dut. Eta norabidea bera izango da aurrerantzean ere: gizartearen zerbitzuan lan egitea. Horrek esan nahi du, irakurtzeko eta paseatzeko denbora hartzeaz gain, borondatezko lanetan ere jardungo dudala, osasunak lagundu arte behintzat.