Cambiar a contenido. Saltar a navegación

Mondragon Unibertsitatea

Secciones
sectionbanner.gif

Actualidad

Home Revistas Muniversitas Muniversitas3 Editoriala

Editoriala

Graduondoko ikasketak indartzen ari gara

Egun hezkuntzaz eta formazioari buruz egiten diren txosten eta hausnarketa guztiek azpimarratzen dute etengabeko garapen profesionalaren garrantzia. Ez baita inoiz ikasten bukatzen. Aitzitik, profesional bezala, eta pertsona bezala noski, ditugun erronkek beharrezkoa egiten dute etengabe ikasten jarraitzea, bai informalki gure bizitzan eta lanean ditugun esperientzia eta bizipen guztien bidez eta esparru formaletan, helburu horretarako prestatuak eta diseinatuak izan diren programak jarraituaz.

Bakoitzak dituen beharren arabera, programa hori izan daiteke ikastaro labur bat edo, beste ertzera joanez, master programa sakon bat. Hainbat ikerketak frogatzen dute etengabeko garapen profesionalak eragina duela enpresen, hezkuntza erakundeen eta gainontzeko erakundeen arrakastan. Mondragon Unibertsitateak urteak daramatza aipatu beharrei erantzuten, 21 urte. Ia 3.000 pertsonak jarraitzen dituzte programa horiek. Urtero-urtero gure eskaintza aztertu eta egokitzen dugu, langileen beharrei erantzuteko.

Horrela, gure eskaintzan aurki daitezke mundu profesionalean murgildu behar direnei edo espezializatu nahi dutenei zuzenduriko programak eta baita beraien lanbidean formazioa eguneratua nahi dutenei. Helburu horiek lortzeko, hainbat programa eskaintzen dira urtero: masterrak, aditu ikastaroak, ikastaro aurreratuak eta iraupen laburreko hainbat ikastaro. Aurten, gainera, master programa osatu dugu, zeren orain arteko gure programa propioaz gain, programa ofiziala sortu baitugu, Bolognatik datozkigun aholkuei jarraituta. Aldaketa horrek gehiago hurbilduko gaitu Europako hezkuntza esparrura, gure unibertsitatearen helburuetako bat azken urteotan.

Gure misioaren helburu nagusia da pertsonen formazio integrala eta, beraien bitartez, unibertsitatea izatea garapen sozial eta ekonomikoaren eragile. Graduondoa eta etengabeko formazioa bide garrantzitsuak dira helburu hori lortzeko. Hori da gure erronka: laguntzeko gai izatea lan munduan behar diren konpetentziak eta ezagutzak garatzen eta bakoitzak dituen behar zehatzei erantzuten.

Volver al Índice