M.U. kirol zerbitzua
Bete beharrekoak kirola ganoraz eta berme guztiekin egiteko kirola
Geroz eta denda, taberna, eta egitura erraldoi gehiago eraikitzen dira aisialdirako, bertan gure denbora eta dirua uztera gonbidatzen gaituztenak. Badakigu gertu ditugula aisialdi merke eta aktiboa egiteko aukerak.
Aisialdi denbora horretan kirolak ezinbesteko lekua dauka eta hartuko du, aisialdia eta kirola bat datozelarik… baina badakigu zelan erabili denbora librea betetzeko aukerak? Zer egin dezakegu?
Gero eta jende gehiago ikusten dugu kirola egiten, eta egunero kirol mota berriak agertzen dira, garatzen ari da kirola denontzat delako kontzeptua, baita kirol cultura ere pixkanaka, baina… kirol ekintza guztiak osasuntsuak dira?
Lehenik eta behin, kirol azterketa mediku bat egin beharko genuke, jakiteko ariketa fisikoa egiteko arazorik izan ahal dugun edo ez; azterketa hori denoi gomendatzen dizuegu, bai kirolean lehen aldiz murgildu nahi duzuenoi, bai aspaldi utzita eta berriz kirola egiten hastera zoaztenoi, eta baita kirola maiztasun jakin batez egiten duzuenoi ere.
Kirola egiten hasten garenean, hobe kirol aditu baten lagunaza badugu, egin beharrekoa gure mailara egokituko digute-eta.
Gure kabuz egiten badugu kirola, komenigarria da arau batzuk betetzea: hasi baino lehen ura edatea, material aproposa erabiltzea, eta egin behar dugun jarduerari buruzko informazioa bilatzea (ez al gaude informazioaren gizartean?).
Hasi aurretik, berotze ariketak egin modu mailakatuan, eta gero planifikatutako ekintza burutu, gure mailaren arabera.
Komeni da astero 2-3 saio egitea, min gehienak astean behin bakarrik egiten denean hartzen dira-eta, gorputza ez delako egokitzen eta gure gorputzari larregi eskatzen diogulako.
Aipatutako guztia egin nahi baduzu… oso erreza duzu, zatoz zure Kirol Zerbitzura.