GEP: Goi Eskola Politeknikoa
Hirugarren zikloan helburua ikertzaileak prestatzea
Andrea Aginagalde ingeniaritza industrialeko ikasketak egin ditu goi eskola politeknikoan, eta orain 3. Zikloa egiten ari da. Hona hemen ikasle donostiar honen esperientzia ikertzaile moduan.
Ni hasi berria naiz ikertzaile lanetan, doktore tesia egiten hasi naiz eta. Beraz, niretzat oraingo hau ikerketa lanaren hasiera baino ez da.
Askok uste dute, oker uste ere, ikertzailea azkarra izan behar dela. Lan honetan, ordea, pazientzia eta fedea behar dira norberaren ideiak lantzeko eta defendatzeko. Borondatea ere behar da, zeren, nahiz eta zuzendari baten laguntza izan, jeneralean geure kabuz egingo baitugu lan. Disciplina ere beharrezkoa da, batzuetan nondik nora jo asmatu ezinik ibiltzen garelako.
Esperientziari dagokionez, aberasgarria da, oso. Ni hasi nintzen doktore tesia egiten unibertsitate hezkuntzan jardun nahi nuelako. Hala ere, ez dut baztertzen etorkizunean ikerkuntza izatea nire lanbidea, arlo irekia delako, sormen handikoa, eta beharrezkoa gaur egungo merkatuari aurre egiteko.
Lehen ez bezala, gainera, gaur egun posible da hemen ere ikerkuntza egitea.
Eskuartean dudan tesia hydroforming-ari buruzkoa da, fabrikazio teknologia berritzaile bat; gaur egun industrian erabilia giro tenperaturan. Nola ez den posible tenperatura hauetan zenbait material deformatzea, erabaki genuen tenperaturarekin jokatzea.
Nire helburuetan sartzen da materialak aztertzea, makina diseinatu eta martxan jartzea, eta prozesuaren baliagarritasuna demostratzea.
Lehen urtean Ohio State Universityn izan nintzen. Uste dut kanpora joatea ezinbestekoa dela ikuspuntu berria garatzeko eta ikerkuntzan esperientziadunek nola lan egiten duten ikasteko.