Cambiar a contenido. Saltar a navegación

Mondragon Unibertsitatea

Secciones
sectionbanner.gif

Actualidad

Home Revistas Muniversitas Muniversitas2 Erreportajea: Nazioarteratzea

Erreportajea: Nazioarteratzea

M.U.k erronkatzat hartu du nazioarteratzea

M.U. coordina el Comité Euskadi-Aquitania-Navarra

Más allá de lo académico


M.U.k erronkatzat hartu du nazioarteratzea

Gero eta ikasle gehiago ari dira osatzen goi ikasketak atzerrian: unibertsitate, ikertegi nahiz enpresetan

Lehen nazioarteratzea elementu bat gehiago zen guretzat” dio Joxe Mari Aizega Mondragon Unibertsitateko errektoreordeak, “baina orain erronka bihurtu da, erronka nagusi”. Hiru arrazoi ematen ditu Aizegak aldaketa hori justifikatzeko: batetik, Europako Goi Hezkuntza Esparrua osatu beharra; bestetik, Bologna, han sinatu baitziren hainbat konpromiso Europako goi hezkuntza bateratzeko; eta hirugarrenik, unibertsitatearen izaera bera.

“Jakintza bera globala da, ez du mugarik. Unibertsitateak horrekin egiten du lan. Beraz, ezin dugu pentsatu bailaran segituko dugunik. Irten beharra dugu”, dio segurtasun handiz Aizegak.

Urte asko igaro dira Arrasateko misiolariek bidalita, Eskola Politeknikoak hainbat gazte venezuelar hartu zituenetik, hemen egin zitzaten ikasketa teknikoak. Harrezkero, ikasleen joan-etorria etengabea izan da hiru fakultateetan, nahiz eta trukeak azken urteotan hartu duen indarra. Joan den ikasturtean, esate baterako, 159 ikasle ibili ziren joan-etorrian ikasketak osatzeko. Kopuru txikia oraindik, baina inguruko unibertsitateenak baino hobeak kopuru erlatiboetan.

  • Nazioarteratze batzordea

Fakultate bakoitzak programa bat du ikasleen nazioarteratzea kudeatzeko: Goier, Goi Eskola Politeknikoan; Atzerrian Ikasi, Enpresa Zientzien Fakultatean; HUHEZI Atzerrian eta Truke Programa, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean, azken hau Mundukide Fundazioarekin batera.

Denetan Goier programak du esperientziarik luzeena, 1972ª ezkero ari baita lanean Goi Eskola Politeknikotik kanpora doazen ikasleekin. Gaur egun, berriz, ahalegin hauek guztiak bateratzeko, unibertsitateak sortu du Narzioarteratze Batzordea, Joxe Mari Aizegak koordinatua. Bertan egiten dute lan Esther Olabarriak Goi Eskola Politeknikoan; Jean Michel Larrasketek Enpresa Zientzien Fakultatean; eta Arantza Mongelosek Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean.

  • Helburuak

Mondragon Unibertsitateak lau helburu bete nahi ditu bere ikasleak nazioartera bidalita. Batetik, ikasleek nazioarteko unibertsitateetan osatzea hemen jaso duten prestakuntza. Bigarrenik, ikasleei lan esperientzia bat eskaintzea atzerrian, bai goi eskoletan, bai ikertegietan nahiz enpresetan. Hirugarrenik, ikasleen kulturartekotasuna aberastea. Eta, laugarrenik, elkartasuna lantzea, Mundukide Fundazioak antolatzen dituen programak baliatuta.

Helburu horiek ziurtatze aldera, Mondragon Unibertsitateak hitzarmenak sinatu ditu Europako zein Ameriketako 45 unibertsitaterekin.

  • Atzerritarrak gurean

Gure ikasleak joan ez ezik, nazioarteko ikasleak ere etortzen dira Mondragon Unibertsitatera ikasketak osatzera, unibertsitateak berak horrela nahita. Aurten, adibidez, Goi Eskola Politeknikora hiru ikasle etorri dira Poloniatik eta bat Maurizio Uharteetatik, denak ere Ingeniaritza ikastera. Ikasle horietako gehienek, gaztelania ez dakitenek, ingelesez hartzen ari dira eskolak. Gaztelania dakitenek, aldiz, gaztelaniaz.

Ikasle hauek bizi dira beste ikasle batzuekin batera, etxebizitzetan, eta batzuek bertan aurkitu dute lana. “Ondo datorkigu, diru apur bat irabazteko”. Pozik daude gainerako ikaskideek ondo hartu dituztelako, eta gustura sentitzen dira hemen. “Unibertsitatea txikia izanda, oso erraza da harremanak izatea irakasleekin. Polonian hitzordua eskatu behar izaten genuen irakasleekin hitz egin nahi izanez gero”, dio Gabriela Bojanowska taldeko neska bakarrak.

Beste egoera batean dago Mikel Curutcharry, Ipar Euskal Herritik etorria. Tolosako Unibertsitatean ikasia da, Frantzian, eta Mekanika Industriala bukatzera etorri da Arrasatera, besteak beste kooperatibismoak erakarrita.

Ikasle hauetako bakoitzak premia bereziak ditu, eta fakultateak prestatzen ari dira premia horiei modu egokian erantzuteko: etxebizitzak edo lana bilatzea dela, hiz kuntza eskolak prestatzea…, kontua da hemen dauden bitartean eroso senti daitezela.

  • Irakasleak ere, nazioartera

“Gaur egungo gizarte globalizatuan jakintza garatu behar badugu, eta hori da gure erronka, unibertsitateari ezinbestekoa egiten zaio bere irakasleak atzerrira joatea, zer esanik ez ikerkuntzan ari diren irakasleak”, dio Joxe Mari Aizegak erabat sinistuta. Luxio

Ugarte Eusko Jaurlaritzaren beka batekin joan zen Quebecera doktore ikasketak egitera. Lau urte egin zituen Laval Unibertsitatean eta doktore egin zen Antropologian. “Hasieran apur bat gogorra egin zitzaidan, hizkuntzaz eta kulturaz jabetu arte, baina oso esperientzia aberasgarria izan zen niretzat. Izugarri ikasi nuen, eta harrezkero saiatu naiz han ikasitakoa hemen aplikatzen”. Luxio Enpresa Zientzien Fakultatean dihardu gaur egun.

Aizega bat dator Luxio Ugarterekin. Haren ustez, aberasgarria izan daiteke, oso, elkarlanean aritzea atzerriko irakasleekin eta ikertzaileekin. Prestakuntzaren ikuspegitik, noski, baina baita jakiteko kanpoan zer mentalitate duten ikertzeko orduan, eta lantzeko gaur egun ikertzaileak behar dituen harremanak.

“Konturatzen bazara”, dio Aizegak, “Europan bultzatzen ari dira nazioarteko proiektuak, bertan hainbat herrialdetako ikertzaileak sar daitezen. Guk nahi dugu geure irakasleak ikerkuntza sare horietan sar daitezen”. Bere iritziz, M.U. polito dabil arlo horretan, baina aitortzen du oraindik asko dagoela egiteko.

“Munduan oso unibertsitate punteroak eta berritzaileak daude gure jakintza arloetan, eta gure helburua da unibertsitate horiekin elkarlanean aritzea, onenekin kolaboratzea”. Ez da erronka makala.

Volver


M.U. coordina el Comité Euskadi-Aquitania-Navarra

El Comité Euskadi-Aquitania- Navarra es otra muestra del esfuerzo que está realizando Mondragon Unibertsitatea para salir de las fronteras locales e impulsar espacios transfronterizos de colaboración universitaria.

El año pasado, Mondragon Unibertsitatea asumió la presidencia del Comité interuniversitario Euskadi-Aquitania-Navarra, un órgano institucional creado en 1994 para promover la coordinación universitaria entre las regiones firmantes. Joxe Mari Aizega, vicerrector de Mondragon Unibertsitatea preside dicho comité hasta el año 2007.

Un total de 10 universidades integran el Comité Euskadi-Aquitania- Navarra: cinco son de Aquitania (Universidad de Burdeos, Universidad M. De Mantaigne Burdeos 3, Universidad de Pau y de los Países del Adour, Universidad Victor Segales Burdeos 2, Universidad Montesquieu Burdeos IV), tres de Euskadi (Universidad del País Vasco, Universidad de Deusto y Mondragón Unibertsitatea), y dos de Navarra (Universidad Pública de Navarra y la Universidad de Navarra).

La firma en 1994 del acuerdo interuniversitario tenia un objetivo claro: crear un espacio universitario transfronterizo que permitiera la libre movilidad de los estudiantes, el reconocimiento de títulos, la validación de experiencias, el desarrollo de dobles titulaciones, la realización de tesis bajo un sistema de codirección, así como favorecer intercambios con el resto del mundo.

El compromiso de Mondragón Unibertsitatea durante los dos años de su coordinación es doble. De un lado, impulsar desde este órgano el proceso de convergencia europea. Un segundo reto es la potenciación de este espacio universitario regional en un motor del conocimiento e innovación mediante la realización y difusión de proyectos de investigación e innovación.

Las tres regiones que suscriben el acuerdo constituyen una región del Sudoeste de Europa de más de 60.000 km2, y más de 5 millones y medio de habitantes. Las universidades firmantes, por otro lado, forman a 180.000 estudiantes.

Volver


Más allá de lo académico 

arriola

Era una época difícil: familias de capacidad adquisitiva humilde, un futuro que construir, el despertar de la crisis de los años 80… Nada parecía seguro en este país en vías de desarrollo; así considerado, al menos, por el Gobierno francés de aquella época.

Sin embargo, algunos visionarios de Eskola (recuerdo al director de la época, Mancisidor) tuvieron la certeza de que una formación personal y académica en el extranjero era una apuesta segura para el futuro, tanto desde una perspectiva personal como social, puesto que casi el 100% de los alumnos regresamos al valle, ahora que tanto se habla de endogamia.

Aún no siendo muy conscientes de lo que se nos avecinaba, cargamos la maleta de ilusión con laintención de volverla repleta de experiencia. Algunos partimos a Francia, a Nantes en mi caso concreto, para un periodo de siete años.

Dejamos atrás la familia, los amigos y la seguridad del valle para adentrarnos en una sociedad avanzada, de futuro, que hablaba un idioma impronunciable para mí en aquella época.

Éramos conscientes de que las habilidades académicas y diplomas que íbamos a adquirir no tendrían la misma validez en nuestro país de origen, pero no éramos conscientes de algo todavía más importante: este nuevo escenario exigía desarrollarnos y madurar en un contexto menos familiar, exigiendo una evolución personal por nuestraparte, algo realmente destacable de esta maravillosa experiencia.

La maleta con la que partimos, se nos estaba quedando pequeña...

Hoy, puedo comprender que el objetivo de Eskola iba más allá de una formación de estudios superiores de ingeniería; que el desarrollo de estas capacidades va más allá de lo estrictamente académico.

Reconozco y agradezco en este sentido la labor de Eskola de aquella época por la creación del proyecto Goier, orientado a facilitar la posibilidad de vivir estas experiencias en aquel momento histórico de incertidumbre económica. Agradezco igualmente el esfuerzo que actualmente están desarrollando desde Mondragon Unibertsitatea, para promover experiencias similares que nos permiten crecer en valores cooperativos más allá de nuestras fronteras.

Estoy convencido de que esto no es una moda pasajera, una nueva panacea de los formadores del momento. Estas experiencias parten de la base de que ya disponemos de suficiente formación académica y destreza para adentrarnos en el mundo laboral, y por el contrario, centran su atención en promover cualidades personales que nos capacitan saber vivir en el novedoso y desapacible clima laboral en el que nos movemos actualmente.

Por todo ello, animo a los alumnos de Mondragon Unibertsitatea a que consideren esta opción y ánimo a los que ya la han tomado! El final del camino no tiene precio!

Iñaki Arriola

Gerente de Ulma Manutención y miembro del Consejo Rector de M.U.

Volver al Índice