Cambiar a contenido. Saltar a navegación

Mondragon Unibertsitatea

Secciones
sectionbanner.gif

Actualidad

Home Revistas Muniversitas Muniversitas2 Berriak

Berriak

Graduondoko ikasketak aldatu egingo dira datorren urtetik hasita

MCC-k literatura saria antolatu du, 50. Urteurrena ospatzeko

‘Kooperatiben enpresa-ekonomia’ liburua

Ikasketa espedienterik onenak: kutxa sariak 2005

BAZENEKIEN?

Graduondoko ikasketak aldatu egingo dira datorren urtetik hasita 

Mondragon unibertsitateak erabat berritu du graduondoko eskaintza. Horren arabera, zazpi master ofizial eskainiko ditu eta lau doktorego programa, beste horrenbeste arlotan.

Bolognako prozesuaren barruan -Italiako hiri horretan sinatu ziren hainbat itun Europako Hezkuntza Esparrua bateratzeko-, estatu espainiarrean onartu ziren bi arau, graduko eta graduondoko titulazioak arautzeko. Graduko titulazioak ordezkatu egingo du gaur arte zegoen titulazio katalogoa, baina oraindik ere lantzen ari da, Madrilen.

Graduondoko ikasketei dagokienez -horrela deitzen zaie masterrei eta doktore ikastaroei, hau da, ikasketen goi mailari-, hurrengo ikasturtetik aurrera unibertsitateek aukera izango dute graduondoko ikasketa berriak eskaintzeko. Orain arte ez bezala, gainera, bi graduondo mota egongo dira: unibertsitatearen titulu propio direnak, orain arte bezala, eta ofizialak.

Aukera berria baliatuz, datorren ikasturterako Mondragón Unibertsitateak prestatu du graduondoko programa berri bat, izaera ofizialekoa, honako esparrutan: Ingeniaritza, Empresa Kudeaketa Aurreratua, Hezkuntza, eta Kooperatibismoa eta Gizarte Ekonomia.

Ingeniaritzan, adibidez, bi master prestatu dira: Portaera Mekanikoa eta Materialak; eta Informazio eta Komunikazio Teknologiak. Enpresa Kudeaketa Aurreratuan, berriz, master bat: Business Administrazioa, MBA. Hezkuntza arloan, bi master: Espezializazioa Kulturartekotasunean eta Eleaniztasunean, eta Ikerketa-espezializazioa

Hezkuntzan. Eta, azkenik, Kooperatibismoa eta Gizarte Ekonomian bi master prestatu dira: Kooperatiba Enpresen Kudeaketa, eta Garapen Sozio-kooperatiboa. Goian aipatutako lau esparruek eskainiko dute, gainera, doktore ikasketak egiteko aukera.


Volver

MCC-k literatura saria antolatu du, 50. Urteurrena ospatzeko

Mende erdi bete duela eta, MCCk literatura sari bat antolatu du M.U.ko irakasle eta ikasleentzat. Gai hartuta printzipio eta balio kooperatiboak, idazlana modu askotara aurkez daiteke: saiakera, erreportajea, ipuina, etab., lau eta sei orrialde artean, espazio bikoitzean eta Arial 13 letratipoa erabilita.

Lana apirilaren 30a baino lehen aurkeztu behar da M.U.ko errektoretzan, euskaraz nahiz gaztelaniaz.

Hiru sari banatuko dira deialdi honetan: lehen saria 1.000 eurokoa, eta beste bi akzesit, bakoitza 300 eurokoa. Horrezaz gain, lan irabazlea TU Lankide aldizkarian argitaratuko da. Lanak paperean entregatuko dira, goitizenarekin.

Volver

‘Kooperatiben enpresa-ekonomia’ liburua

Este libro responde a una cuestión: “Si en las empresas capitalistas se funciona de una manera, ¿cómo se debería hacer en las empresas cooperativas?”. El objetivo es el de profundizar en las claves de la economía de las empresas cooperativas que están más cerca de los principios tradicionales de colaboración.

Volver

Ikasketa espedienterik onenak: kutxa sariak 2005

Aurten ere Kutxaren Gizarte Ekintzak ikasketa espedienterik onenak saritu ditu Gipuzkoako unibertsitate ikasleen artean.

40 ikaslek jaso dituzte sariak, horietatik 10 Mondragon Unibertsitatekoak. Denek ere 2004-2005 ikasturtean amaitu dituzte ikasketak.

ikasleak

Sari hauek emateko orduan Kutxak kontuan hartzen ditu Gipuzkoako fakultate, unibertsitate eskola eta goi eskola tekniko guztietan ikasketak amaitutako ikasle gipuzkoarren espediente akademikoak.

Orain 29 urte hasi zen ematen Kutxa sari hauek. Denborak aurrera egin ahala, argüí ikusten da gero eta neska gehiago agertzen direla sarituen artean. Azken edizioan, esate baterako, 40 sarituetatik gehienak neskak izan dira, %67,5.

Kutxa sariak jasotakoen artean, lizentziadun berriek 1.350 euro jaso dituzte saritzat. Diplomadunek, aldiz, 1.050 euro. Zorionak!

Volver

BAZENEKIEN?

  • Mondragon Unibertsitateak bultzatuko duela proiektu bat enprendizajerako?

Mondragon Unibertsitateak proiektu bat lantzen ari da enprendizajea bultzatzeko, hau da, ikasleak enpresa sortzaile bihur daitezen ikasketak amaitu ondoren.

  • M.U.ko ikasle bat finalera iritsi dela bombay saphira diseinu lehiaketan?

Ander Lizaso finalera iritsi da Bombay Saphira nazioarteko diseinu lehiaketan. Ander Ingeniaritza Teknikoa ikasten ari da, 2. mailan, Arrasaten, Industria Diseinua espezialitatean. Zorionak!

Volver al Índice