Ikerkuntza
Industri diseinua ezinbestekoa da gure produktuak berritzeko
Merkatuak zabaltzen doaz etengabe, eta zabaldu ahala, guk egindako produktuek gero eta lehia gogorragoa pairatzen dute, konpetentzia latza, kanpoan ezezik, etxean ere onartuak izateko. Horregatik, Mondragon Unibertsitateak ulertzen du industri diseinatzaileen lana garrantzitsua dela, oso, gure enpresen produktuak lehiakorrak izan daitezen hemen eta munduan.
Horrela, Goi Eskola Politeknikoan bereziki, metodologiari ematen diogu garantiza enpresentzako produktuak diseinatzeko orduan. Eta metodología horrek hainbat elementu lantzen ditu nagusiki: diseinatzailearen sormena, elementu giltzarria produktuak pentsatzeko orduan; une oro teknologia berriak erabili beharra; ondo aztertzea merkatuaren premiak; eta kontuan artesa erabiltzailearen gurariak, azken batean erabiltzaileak erabiliko baitu guk diseinaturiko produktua eguneroko bizitzan.
Metodología eta sormena lanean
- Zazpi urte Diseinatzaileak hezten
Industri Diseinuko ikasleek hainbat proiektu garatu behar izaten dute taldetan, eta langintza hori baliatzen dute lan metodologia bat barneratzeko. Hori, jakina, ingeniari bati eskatzen zaion jakintzaz aparte. Helburua da ikasleak gai izan daitezela bere kabuz ikasteko, jakintza era autonomoan jasotzeko.
- Enpresarekin harremanetan
Industri Diseinuko ikasleek aukera dute beren karrera amaierako proiektuak diseinu gelan egiteko, eta hor garatu ahal dituzte hainbat produktu enpresentzat. Diseinu gelan ergonomia lantzen dute, ekodiseinua, eta beste hainbat kontzeptu, gero eta garrantzitsuagoak industri diseinuan. Langintza horretan Industri Diseinuko gelak kanpoko erakundeen eta enpresen laguntza jasotzen du. Gurekin ari dira, elkarlanean, Ihobe, Gipuzkoako Foru Aldundia, Fagor, Orona, Eroski, Ulma, eta Arrasateko Udala, besteak beste.
- Europarekin harremanetan
Industri Diseinuko ikasketak amaituta, ikasleek aukera dute hemen jaso duten jakintza eta esperientzia atzerrian zabaltzeko, eta horretarako goi mailako ikasketak egin ditzakete Europako hainbat unibertsitatetan, zeinekin Mondragón Unibertsitateak hitzarmenak baititu, hala nola Torino, Nantes, Milano eta Essen.