Cambiar a contenido. Saltar a navegación

Mondragon Unibertsitatea

Secciones
sectionbanner.gif

Actualidad

Home Revistas Muniversitas Muniversitas1 Errektorearen agurra

Errektorearen agurra

ONGI ETORRI ‘MUniversitas’

inaxio oliveri

Gaur jaio da MUniversitas. Mondragon Unibertsitatearen aldizkaria. Pertsonen eta erakundeen alaitasun, poztasun eta arrazoi dira jaiotzak eta urtemugak. Hori dela eta, geure burua zoriondu behar dugu geure aldizkari propioaren jaiotzagatik. Izan ere, gure gaztetasunaren ondorioz garatu barik genuen tartea betetzera dator, bidea ibiliaz egiten baita.

Unibertsitateko elkargune izateko nahiarekin jaio da MUniversitas. Besteak beste, Unibertsitate osoko eta Fakultate bakoitzeko errealitatearen, ekimenen eta etorkizuneko planen, unibertsitateko bizitzaren, itxaropenen eta kezken, arrakasten eta arazoen ezagutza sakona ahalbidetu nahi du. Beraz, erakundea osatzen dugunon isla bihurtzeko jaio da aldizkaria.

Horretaz gain, beste helburu bat ere badu, euskal gizarteari erakunde honen berri zuzena ematea. Gehienetan ikuskera eskematiko bati loturiko irudia izaten du jendeak, eta ez dute ezagutzen gure unibertsitate-proiektuaren intentsitatea eta garrantzia. Cooperativa-munduaren apustu altruista eta zorrotz baten ondorioz jaio zen gure Unibertsitatea, izan ere, pertsona heziketaz gizartea aurreratu eta solidariagoa garatzeko.

Une erabakigarri hauetan gure errealitatea ezagutzera emateak eta itxaropenak eta ametsak gure artean partekatzeak sendotu egiten dute gure proiektua. Unibertsitateak, denek bezalaxe, gainditu beharreko nahitaezko erronkak ditu: heziketa jakintzaren gizartearen beharretara egokitzea, ikasketak Europako Esparruko Goi Heziketarekin homologatzea, eta tradizionalki unibertsitatearekin zerikusi handiago duten esparruetara eboluzionatzea…, erronka zailak baina lortuko ditugunak.

Ez da alferrikako baieztapena. Prest gaude etorkizuna gureganatzeko. Helburu bat jarri diogu geure buruari: gure jakintza-alorretan erreferentzia unibertsitarioa izatea. Horretan ari gara. Berariazko hezkuntza-eredua diseinatu dugu, eta garatzen ari gara; unibertsitateen, enpresen eta erakundeen arteko lotura areagotuz; gaitasun ikertzaile eta berritzaile handiko modelo baterantz ibilbidea eginez; eta atzerriko unibertsitate eta enpresekin dugun harremana sendotuz. Modernizatzeko Europako erakundeek eginiko Sistema Europarra eskariekin datozen ekimenak.

Baina bereziki Mondragón Unibertsitatea osatzen duen taldearengan dugu konfiantza, bere proiektuan buru-belarri sartuta dagoen giza kapitalarengan, pertsonengan. Irudimenarekin hobetzeko eta lanerako grinak errealitate bihurtuko du finkaturiko helburua: Europako Unibertsitate on bat izatea.

Espero dugu bide horretan MUniversitas-ek batu, indartu, animatu eta gure gizartera gerturatzea. Beraz, zorionak !

Inaxio Oliveri

Errektorea


Volver al Índice