Egailan
Mondragon Unibertsitatean ikasitako ikasleek, lanbide tasa bikaina
Eusko Jaurlaritzak berretsi egin du 2001eko jarduerari dagokionez, aurreko urteetan jakina zen joera bat: mondragon unibertsitatean ikasitako ikasleek beste batzuek baino arinago aurkitzen dute lehen lana ikasketak amaitutakoan.
Eusko Jaurlaritzak esan duenez, 2001ean Mondragon Unibertsitatean graduatu ziren ikasleen %93,5 lanean ari dira, eta horietatik %83ren lanak zerikusia du ikasitakoarekin. Ikasleek, bestalde, iritzi ona erakutsi dute bertako irakaskuntzaz eta irakasleen kalitateaz.
Eusko Jaurlaritzak urtero egiten du azterketa hori, ikasle ohien lanbide tasa neurtzeko. Aurtengoa ere Egailanek egin du, Eusko Jaurlaritzaren erakunde publikoak.
Azken azterketak dio ikasle ohiek lau hilabete behar izan dutela, batez beste, lehen lana aurkitzeko. Hala ere, datu horiek apur bat xehetuz gero, ikusten da ikasle horien %33k hilabete baino gutxiago behar izan zutela enplegua lortzeko, beste %21 lanean ari zela ikasketak amaitu aurretik, eta beste %10 lanean hasi zela bi edo hiru hilabete pasata. Bestalde, lan bila hasi eta hiru hilabetera, promozioaren %64 lanean ari zen, hau da, ikasle ohien bi herenak ia.
- Neskak eta mutilak
2001ean 550 ikaslek amaitu zituzten ikasketak Mondragon Unibertsitatean, horietatik mutilak ziren %52, eta neskak %48. Neskek 15 puntu egin zuten gora aurreko urtearekin alderatuta, baina lehen soldatari dagokionez (1.304 euro batez beste), oraindik mutilen azpitik dabiltza, azterketak baitio neskek 131 euro gutxiago irabazten dutela lan berdinagatik.
- Nolako ikasketak, halakolana
Eusko Jaurlaritzaren azterketak dio, halaber, M.U.ko ikasleen %83,3k lan bat aurkitu zutela zerikusi handia duena berek egindako ikasketekin.
Askotan hori arazo bat izaten da, denok nahi izaten dugulako lan egin ikasitakoarekin zerikusia duten beharretan. M.U.n ikasitakoek, behintzat, errazago betetzen dute gurari hori.
Enpresei dagokienez, ikasleen erdiak baino gehiagok (%58) lana aurkitu du enpresa pribatuetan, lautik batek (%25) cooperativa batean, %12k erakunde publikoetan, eta %4k empresa mistoetan.
Volver al Índice